Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Industriek ingurumenean kalteak eragin eta bizitza kalitatea okertzen dute

Palentziako bizilagun batzuek landetxe bat erosi zuten ohiko etxebizitza gisa erabiltzeko. Landetxearen alboan bi industria zeuden, haziak garraiatu, xehatu eta garbitzen lan egiten zutenak eta horrek eragina izan zuen etxaldearen salerosketako prezio baxuan. Geroago beste industria batzuk jarri zituzten inguru hartan eta larritu egin zen zaratak, hautsak eta keak eragindako kutsadura. Bizilagunen kexuaren aurrean, behar ziren neurriak hartzea eskatu zion Administrazioak industriari, baina ez ziren eskaerak bete. Azkenik, bizilagunek demanda jarri zuten industrien aurka eta bizi-baldintza eta ingurumen egoera onargarriak izatea eskatu.

Lehen instantzian, milioi erdiko kalte-ordaina ematera zigortu zituen industriak epaitegiak. Apelazioan, Palentziako Lurralde Entzutegiak milioi batera igo zuen kalte-ordaina, demandatzaileek etxebizitza erosi zuteneko unea eta prezioa kontuan izanda. Azkenik, Epaitegi Gorenak zazpi milioi pezetan jarri zuen kalte-ordaina 2001eko otsailaren 2ko epaian, kalte-ordainaren eta eragindako kalteen arteko proportzionaltasuna okertzat jo baitzuen.

Epaian Gorenak berariaz azpimarratzen du eskubide publiko eta ekonomikoen alboan bizitza kalitatearekin loturiko eskubideak daudela eta horietako bat ingurumen kalitate egokia izateko eskubidea dela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du