Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ikasleak ez zuen ikastaroaren finantziazioa erabaki

Ikasle batek kontratua sinatu zuen Home English Hizkuntza Akademiarekin. Matrikula sinatzean, banketxeko helbideratzea ere sinatu zuen hilero ikastaroa ordaintzeko.

Kontratuan ordainagiriak zein entitateri aurkeztu behar zitzaizkion ere adierazten zen, baina inolako finantzaketarik aipatu gabe. Hala ere, finantza entitate batek finantzaketa kontratu baten ondoriozko kuotak ordaintzea erreklamatu zion ikasleari, baina ikasleak uko egin zion, akademiarekin ikasturte bat kontratatu zuen arren, ez baitzuen inongo finantzaketarik adostu. Finantza entitateak aurreratu egin zion, itxuraz, ikastaroaren zenbatekoa akademiari, kontsumitzaileak ezer jakin gabe eta banketxeak ikaslearen aurkako demanda jarri zuen, kuotak ordaindu ez zituelako. Epaiketan zehar, inolako mailegu kontraturik ez zuela sinatu alegatu zuen kontsumitzaileak. Epaitegiak adierazi zuen kontsumitzaileak akademiaren eskariz sinatu zuela kontratua eta gero akademiak idazmakinaz erantsi zuela ikastaroaren finantzaketari buruzko informazio zehatza.

Kontratua sinatzea nola gertatu zen kontuan izanda, Madrilgo Lehen Instantziako Epaitegiak, 2001eko martxoaren 19ko epaian, kontsumitzailea funtsezko akats batera eraman zela ebatzi zuen, ez baitzuen sinatu finantzaketa modu hori. Horrenbestez, finantzaketa kontratua indargabe deklaratu zuen eta demanda ezetsi; horrela, kontsumitzailea erantzukizunik gabe utzi eta finantza entitatea kostuak ordaintzera kondenatu zuten.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du