Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
1991n Madrilgo Mostoles herriko Federico García Lorca Ikastetxeko hamabi urteko ikasle bat hil egin zen jolasaldian zehar, areto-futboleko atearen langara igota zebilela hura gainera erori eta hartu zuen kolpearen ondorioz.
Mutikoaren gurasoek demanda jarri zuten ikastetxeko zuzendariaren, Estatuaren eta haurraren irakasle-tutorearen aurka, kontratuz kanpoko erantzukizunagatik. Madrilgo Lurralde Entzutegiak erabaki zuen utzikeria zela futbol zelaian sarerik gabeko ate bat izatea eta jolas garaian haurrek behar zen zainketarik ez izatea eta heriotza bi arrazoi horiek eragin zutela. Entzutegiaren aburuz, ikastetxea eta jolasaldia antolatzeko garaian behar ziren arreta-neurriak ez ziren hartu, gaztetxoaren jokaerak ere gertaera horretan lagundu zuen arren. Horregatik, gurasoei bost milioi pezetako kalte-ordaina ematera zigortu zituen ikastetxeko zuzendaria eta Estatua.
Estatuak eta zuzendariak errekurritu egin zuten epaia Gorenaren aurrean, baina honek berretsi egin zuen, eta gogorarazi zuen 2001eko martxoaren 7an eta antzeko beste kasu batean ere (1995eko urriaren 10eko epai bidez) zigor hori bera jaso zutela ikastetxeko zuzendariak eta Administrazio Publikoak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa