Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Zarata gogaikarriak aire egokitua eta ke-erauzgailua hondaturik dituen kafetegi batean

Lehen solairu batean bizi naiz eta gure etxe azpiko kafetegian hondarturik ditu aire girotua eta sukaldeko ke-erauzgailua. Zarata hirugarren solairuraino iristen da, baina hala ere, bizilagunen elkarteak ez du ezer egin nahi. Nire bizilagunak beharturik daude zaraten arazo hau konpontzen laguntzera ala neuk bakarrik konpontzen saiatu behar dut? Kasu horretan, zer egin behar dut?

  Lehenik eta behin, presidenteari eta administratzaileari planteatu behar diezu arazoa eta kafetegiaren jabeari ke-erauzgailua eta aire girotua konpontzea eska diezaioten eskatu. Jabetza Horizontaleko Legearen 7. artikuluaren arabera, jabe batek ez ditu beste jabekideen eskubideak kaltetu behar eta, beraz, debekatuta dago jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egitea. Artikulu horretako aginduen arabera, komunitateko presidenteak, bere kabuz edo edozein jaberen eskariz, jarduera mota hori berehala bertan behera utz dezan eskatu behar dio horretan diharduenari eta bestela dagozkion ekintza judizialak abiaraziko direla ohartarazi.

Baina administratzaileak eta presidenteak ¿bereziki azken horrek¿ kafetegiko nagusiari arazoa konpontzea eskatzen ez badio, bizilagun elkarteko presidenteari gutun bat idaztea komeni da eta ezohiko batzar baterako deia egin dezala eskatu, gai zerrendan arazoa sartuta. Kafetegiaren jabeari, gainerako bizilagunekin batera, bilerara dei egingo zaio. Bileran bozkatu egingo da lokalaren jabeari ke-erauzgailua eta aire girotua konpontzea eskatzea.

Erabakia ezezkoa baldin bada, edozein bizilagunek du eskubidea Udaleko Erregistro Orokorrean salaketa aurkezteko, kafetegiaren eta bertako instalazioen ikuskapena egitea eskatuz, indarrean den araudia betetzen duen ala ez erabakitzeko. Orduan udalak eskatuko dio kafetegiaren jabeari behar diren konponketak egitea, ikuskapena negatiboa baldin bada.

Udal ordenantzek onarturikoa baino zarata maila handiagoak eragina du etxebizitzen bizigarritasunean eta kalte-ordainak ematera zigortzen dituzte epaileek horrelako arazoak sortzen dituztenak. Bestalde, kasu honetan, sukaldeko erauzgailuaren eta aire girotuaren egoera txarrak eragiten du arazoa eta, beraz, gogaikarria ez ezik, segurtasun gutxikoa ere izan daiteke kafetegiarentzat, bertako bezeroentzat eta eraikin osoarentzat.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du