Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Diesela versus gasolina: Luzera, gasolioak merezi

Duela hamar bat urte, Estatu espainolean erosten ziren ehun automobiletatik 13 bakarrik ziren diesel motakoak. Kontuak zeharo aldatu dira, ordea: 2000. urtean Espainian diesel autoak 733.500 izan ziren, hau da, urte horretan saldutako kotxe guztien %53, hain zuzen.

  Joera nabarmena da, hortaz, egunetik egunera diesel automobilen salmenta gorantz doalako etengabe, horretarako arrazoiak ugari izaki: diesel plegukoek erregai gutxiago kontsumitzen dute eta, gainera, gasolioa gasolina baino %15 merkeago da. Horri esker, ibilitako kilometro bakoitzeko beribilaren jabeak 2 eta 4 pezeta bitarteko aurrezkia egiten du. Horri, gasolioez dabiltzan ibilgailuen hobekuntza teknikoak (funtzionamendu isil eta leunagoa) eta prestazio hobeak (motor arinago eta potentzia handiagokoa). Egun, izan ere, "gasolinako motorraren aldean dieselak jai du" eta horrelakoak aldarrikatzen dituztenek gutxiengo nabaria osatzen dute. Balantza orekatzeko, agian, azken urteotan erregaien prezioek izan duten bilakaerara begiratzen badugu, erraz antzemango dugu gasolioaren prezioa gasolinarenera hurbilduz doala eta, horrez gainera, diesel pleguko automobilak gasolinaz dabiltzan baliokideak baino %15 inguru garestiago direla oraindik, baina aurrekoen prezioan eragin handia du motor-motak: konbentzionalak, turbo-dieselak, injekziozko turbo-dieselak, etab.

Aukera egitea ez da kontu samurra, beraz: merezi ote du orain bertan 250.000 pezeta edo gehiago ordaintzea, gerora antzeko kopuru bat aurrezteko? Ekarriko dugun beribilak zenbat kilometro egin behar dituen kalkulatzea dugu asmatzeko bide seguru samarra. Urtean 15.000 kilometrotik gertu baldin bagabiltza, diesel motorraren kostu handiagoa ordaintzea merezi du, egunero erregai gutxiago kontsumitzeak ondorioztatzen digun murrizketak kontuak orekatzen dituelako. Bestetik, diesela mantentzea gasolinarena bezalatsu kostatzen da, gutxi gorabehera. Edo gutxiago, agian.

Uste baino alde txikiagoak

Duela hamar bat urte arte, erabiltzaileak diesel motordun automobila ekartzen zuenean, gasolioak gasolinak baino prezio apalagoa edukitzea zuen arrazoi objektiboa; funts erlatiboa, kontsumoa ere txikiagoa izatea. Kontrako alderditik, erosteko unean prezio handiagoa ordaintzeaz gainera, gasolinaz dabilenak baino dardara handiagoa, zarata biziagoa eta prestazio-multzo urriagoa zituen gasoliokoak.

Gauzak goitik behera aldatu dira, ordea: gasolina eta gasolioaren prezioak elkarrengana hurreratu dira (95 oktanoko gasolinaren prezioa 140 pezeta ingurukoa da, litroko, eta gasolioarena, berriz, 120 pezeta, hor nonbait) eta, bai motor-mota batekoen kontsumoa bai bestekoena ere, dezente jaitsi dira, orain dela hamar urteko motor haien aldean. Dena den, dieselek gutxiago kontsumitzen dute oraindik ere.

Honelako motorren eskakizun handia dela medio, fabrikatzaileek molde horretako makinen ikerkuntzan inbertsioak areagotu egin behar izan dituzte. Elektronikari esker, lehenagoko dieselen eragozpenik gehientsuenak suntsitu egin dira: reprise eta punta-abiadura txikiagoak, eta zarata handiagoa. Zuzeneko injekzioko diesel motor berriek gasolinazko homologoek bezalatsuko prestazioak eskaintzen dizkigute. Era berean, isolamendu eta estaldura berriei esker, durrunda eta dardara ere moteldu egin dira. Ingurugiroari dagokionez, gasolioak eraginiko kutsadurak berunik gabeko gasolinak sortarazten dituenen parekoak dira.

Diesela, epe luzerako aurrezkia

Nolanahi ere, geure buruari galdetu beharko genioke berehalako aurrezki hori, berez, aski ote den diesel motorreko autoaren alde jo dezagun, gasolinakoek eskaintzen diguten abantaila nagusia (automobil berriaren kostu txikiagoa) bazterturik. Kontuak ateratzen hasita, azkar asko egiaztatuko dugu injekziozko turbo-diesela ordaindu ezin dutenei, urtean 15.000 kilometro baino gutxiago egin nahiz automobila zortzi edo hamar urte baino lehenago saltzeko asmotan daudenei eta gasolinaz dabilen motorraren zale porrokatu direnei bakarrik gertatzen zaie errentagarriagoa gasolinazkoa. Erosteko unean bertan aurrezki horrek berebiziko garrantzia ez badu, erabiltzaile gehienentzat aukera egokiena diesela hartzea izango da.

Erabilitakoa saltzean ere, balio handiagoa

Gogoan izan beharreko beste alderdietako bat, adituen arabera, bigarren eskuko merkatuan automobilak hartzen duen balioa da: diesel injekzioko ibilgailuaren balio-galera, oro har, bigarren eskuko gasolinakoarena baino %5 gutxiago izaten da. Lauzpabost urteko bizitza duen diesel autoa saltzean jatorrizko prezioaren erdia jasotzea ohiko kontua da. Hau da, garestiago erosten bada ere, gasolinakoa baino prezio hobean sal daiteke erabilitakoa. Argi izan dezagun, berriz, merkatuan injekzioko turbodiesel motorrak agertu zirenez geroztik aspaldiko diesel klasikoen kotizazioak dezente behera egin duela.

Mantentze-lanak eta matxurak

Diesela izan, gasolinazkoa izan, automobil baten mantentzearen kostua azterketen maiztasunak (honakoak noiz egin behar diren fabrikatzaileak agintzen du) eta piezen aldaketak (baita hauen prezioek ere) baldintzatzen dute. Gasolioez dabiltzan motorrek, berez, gasolinazkoek baino erresistentzia handiagoa dute (kilometro gehiago egiten dituzte egoera hobean) eta, horrenbestez, hauen mantentze-lanak ere merkeagoak izaten dira, espezialista eta profesionalek diotenez, dieselekoek matxura gutxiago nozitzen dituzte eta. Alabaina, gasolioko motorren konpontze-lanak garestiago izaten dira, ordezko prezioak ere handiagoak izan eta horrelako motorren mekanika konplexuagoa denez, eskulana ere luzatu egiten baita. Marka eta modelo bakoitzak kilometro-kopuru jakin bat (5.000tik hasita, 15.000etara), besteen desberdina, planteatzen du; areago, erabili beharreko ordezko olioetan (prezio desberdinak ordainduz, noski) ere aldeak izaten dira, batetik bestera.

Atera kontuak...

Gasolioa kontsumitzen duen automobila interesgarria ote dugun egiaztatzeko, motor-plegu bat eta bestea daukaten auto-modelo berdinen arteko aldeak zehaztea dugu onena. Adibide ulergarria har dezagun, Estatu espainiarrean gehien saltzen den automobila, Citroën Xsara, hautatuko dugu. Badu marka eta modelo horrek gasolinaz dabilen aldaki ezagun bat: 1.6i SX, alegia, 110 CV-tako potentziakoa; horren prezioa 2.500.000 pezeta ingurukoa da eta ehun kilometroko batez beste 6,9 litroko kontsumo homologatua du. Horren berdintsuena den diesel aldakia 2.0 HDi da (honen potentzia 90 CV izaki); aldaki horrek ehun kilometroko batez beste 5,4 litro irensten ditu eta 2.800.000 pezeta inguru kostatzen da.

Noski, batetik bestera bada alderik. Diesel plegukoa 310.000 pezeta gehiago kostatzen da, prestazioak berdintsuak dira eta, gainera, gasolinakoak baino 1,5 litro gutxiago kontsumitzen du; dena den, hirian barrena zirkulatuz, batetik besterako alde hori handitu egiten da.

Gasolina eta gasolioaren arteko prezioen aldea kontuan izanda eta bi modeloek zenbat gastatzen duten ahantzi gabe (kontsumoa biziki baldintzatzen du, bistan da, azeleragailuan eragiten den presioak), kontuek erakusten dutenez, 150.000 eta 180.000 kilometro bitartean ibili beharko dugu prezioen arteko aldea berdintzeko. Kilometro-kopuru hori denbora-unitate gisa adierazi nahi izanez gero, Estatu espainiarrean automobilek batez beste egiten duten distantzia (15.000 kilometro urteko) gogoan harturik, egiaztatuko dugu autoa 10 ¿ 13 urtez erabili beharko genukeela diesel motorrekoaren erosketa amortizatzeko. Urtean 20.000 kilometro inguru baino gehiago (are, kilometro gutxiago eginez ere, automobila baliagarri den bitartean erabili behar baldin badugu, egoera onean) egin behar izatekotan, gasolioz dabilen automobila ekartzea aholkatzen dute.

Nolanahi ere, kontuak ateratzen hasi aurretik, interesatzen zaigun marka eta modeloaren (eta beste hainbat markatakoen) gasolina eta diesel bertsioek dituzten prezioen arteko aldeak alderatu beharko ditugu.

Automobila oso mundu aldakorra denez, prezioek ere gorabehera handiak izaten dituzte. Eskaintzak eta aukerak aprobetxatu beharko ditugu, erabaki honetan diru gehiegi doakigulako: ezin inprobisazioari tarterik eman.


Eduki honen erlazioak

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto