Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aisialdiko parkeak: Aisialdi eta zerbitzuen eskaintza ona, baina segurtasunean akatsak

Aisialdiko parkean gozatzeko gomendioak

  • Antolatu ezazu bisita aurretiaz: parke batean oso erraza da lehen egunean galtzea eta horrela, jolas asko ikusi gabe geratuko zaizkigu. Aurrez informazio orriak lortu edo web gunean nabigatzeak asko lagunduko dizu parkearen eskaintza gainetik bada ere ezagutzeko.
  • Ilarak saihesteko, ez joan parke hauetara asteburu edo jai egunetan.
  • Arropa erosoa eraman eta bereziki ibiltzeko eta ilara luzeetan zain egoteko oinetako egokiak. Oso azkar lehortzen diren arropak eraman edo aldatzeko arropa autoan edo bustitzen ez den motxila batean, barrukoa urarekin busti ez dadin.
  • Parkera joan aurretik gosaldu ondo; horrela, sabela ongi beteta izango duzu tramankulurik mugituenak gozatzeko unean. Gainera beranduago bazkaldu eta eguerdian jatetxeetan sortzen diren jende pilaketak saihestuko dituzu.
  • Erosi sarrerak aurrez, Internet, bidai agentzia edo inguruko hotelen bitartez.
  • Parkera sartu bezain laster eskuratu ezazu plano bat. Begiratu gehien interesatzen zaizkizun ikuskizunen ordutegiak eta antolatu eguna. Horietakoren bat ikusi nahi ez baduzu, aprobetxatu une hori jende gehien izaten duten jolasak ilararik gabe gozatzeko.
  • Ez saiatu parke guztia egun bakarrean ikusten. Aukeratu gehien interesatzen zaizkizun ikuskizun eta jolasak eta gozatu lasai, baina ez obsesionatu parke guztia egun bakarrean ikustearekin.
  • Parke askotan ez dute uzten janari edo edaririk sartzen. Bertako jatetxeetako prezio garestien aurrean janaria eta edariak autoan eramatea izan daiteke aukera bat; baina egiaztatu beti egun berean sarrera berriro ordaindu beharrik gabe irten eta sartu daitekeela.

Hobe da prebenitzea...

  • Erabili larruazala babesteko kremak eta egiaztatu ez direla urarekin joaten. Ez ahaztu ordu asko emango duzula eguzki galdatan.
  • Babestu burua intsolaziorik ez izateko. Erabili txano, kapela edo txapel ongi aireztatuak.
  • Ur asko edan. Parke batzuetan iturriak izaten dira zerbitzu-guneetatik hurbil; erabil itzazu horiek, parke mota honetan oso garesti saltzen baitira edariak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du