Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aisialdiko parkeak: Aisialdi eta zerbitzuen eskaintza ona, baina segurtasunean akatsak

Azterturiko zazpi parkeetatik lau eskas segurtasunean eta beste hirurak "onargarri" bakarrik

  Ia zazpi milioi pertsonak bisitatuko dituzte aurten Espainiako estatuan dauden hiru parke tematikoak: Port Aventura (Tarragona), Isla Mágica (Sevilla) eta Terra Mítica (Alacant). Denbora pasa mota honek, erakarpen parkeak eta ur-parkeak barne hartuta, 35.735 milioi pezetako irabaziak sortu zituen 1999an eta Espainiako estatuko aisialdiaren sektorearen ardatzetako bat bihurtu da: aurten % 35 haziko dela uste da. Parke tematikoek eragin dute sektore hori sendotu eta haztea; 50eko hamarkadan arrakasta izugarria izan zuten Estatu Batuetan, baina Espainiara duela sei urte iritsi ziren, Port Aventura ireki zenean. Zaharragoak dira aquapark eta jolas-parkeak, eta horiek ere zipriztindu ditu parke tematikoen arrakastak: 1999an %10 gehitu zituzten irabaziak aurreko urteen aldean.

Familia giroko aisialdi horrek gero eta zale gehiago du eta ongi pasatzeko jendeak gogokoen duen aukera gisa finkatu da, gazteen artean batez ere. Baina kontsumitzailearen ikuspuntutik, galdera batzuk egin beharra dago: zein egoeratan daude parke horiek? Jolas eta ikuskizunen eskaintza behar bezain zabala eta ugaria ote da, egun baterako sarrera leku batzuetan ia 5.000 pezeta ordaindu behar dela kontuan izanda? Eta, erabiltzaile asko oso gazteak izaten direla eta ongi pasatzeko sortutako instalazio horietan sortzen den lasaitasun giroa kontuan izanda, behar adinako segurtasun bermea eskaintzen ote da?

CONSUMER aldizkariko teknikariek bisitak egin dituzte estatuko hiru parke tematikoetara (Port Aventura, Terra Mítica eta Isla Mágica), bi jolas-parketara (Tibidabo eta Madrilgo Jolas-parkera) eta aquapark izeneko bi parketara (Mijaseko Acuático eta Benidormeko Aqualandiara) aurtengo maiatza bukaera eta ekaina hasierako asteburuetan. 100 aldagai baino gehiago aztertu zituzten, gune mota bakoitzera berariaz egokituta eta aisialdiaren kudeaketan eta era horretako instalazioen segurtasun arloko adituen laguntzaz. Ondorioak oso desberdinak dira: nabarmendu egin behar dira zerbitzu eta mantentze-lanetan (parkearen eta jolasen garbitasun eta zainketa, komun eta aldagelen garbitasuna, pertsona ezinduentzako egokitzea, osasun zerbitzuak...), aisialdirako zerbitzu ona eta zabala eskaintzen dutela eta ongi antolaturik daudela (jolas eta ikuskizun kopurua, takilak, planoak), baina guztietan ere akatsak antzeman dira segurtasunean eta zazpi parkeetatik lau eskas agertu dira eta beste hirurak, berriz, "onargarri" besterik ez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto