Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Legazkidun jaki ultraizoztu prestatuak: Soltean saltzen direnak ontziratuak bezain onak eta, gainera, merkeago

Legazkidun zortzi legazki prestatu ultraizoztuak, banan-banan

1 zk.ko makilatxoak soltean

  • 465 pezeta kiloko. Produktu merkeena eta kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %53. Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten ez lote-zenbakirik, ez kontsumitzeko data egokiena, ezta eman beharreko beste hainbat datu ere. Egoera sanitario zuzena baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 6,8 puntu, tarteko postua. Txiki eta mehegiak izatearren kritikatu zaizkie. Itxura ez zitzaien gustatu dastatzaileei.

Frudesa ziriak

  • 1.008 pezeta kiloko.
  • Produktu ontziratuetan, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena eta azterketa osoko bi hoberenetakoa.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %61, hau da, handienetako bat. Etiketa zuzen. Egoera sanitarioa zuzen, listeria-arrastorik agertu ez zuen lagin bakarra izaki.
  • Dastaketan: 7,4 puntu, denetan hoberena. Gehien gustatu zitzaiena izan arren, estaldura gogorra izatea eta barnealdea eta kanpoaldea behar bezain elkarturik ez agertzea leporatu zitzaizkion.

1 zk.ko ziriak soltean

  • 795 pezeta kiloko. Aukera polita, hau ere.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %61, handienetako bat. Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten ez lote-zenbakirik, ez kontsumitzeko data egokiena, ezta eman beharreko beste hainbat datu ere. Egoera sanitarioa zuzen baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 7,3 puntu, bigarren hoberena. Zukutsuak izaki, betekiaren zaporea eta ukitua gustatu zitzaien dastatzaileei. Kolorearen artifiziala leporatu zitzaion.

2. zk.ko ziriak soltean

  • 577 pezeta kiloko: merkeak dira.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %55. Gantz gutxien daukan produktua (%6,6a baizik ez) Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten ez lote-zenbakirik, ez kontsumitzeko data egokiena, ezta eman beharreko beste datuak ere. Egoera sanitarioa zuzen baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 6,2 puntu. Ezaugarri guztietan kalifikazio txarrenetakoak jaso zituen. Kolorea ez zitzaien gustatu dastatzaileei, artifiziala zelako, ezta betekia ere, lehorregi gertatu zitzaielako.

2 zk.ko makilatxoak soltean

  • 564 pezeta kiloko: merkeak dira.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %51. Etiketa ez dago zuzen: ez du adierazten ez lote-zenbakirik, ez kontsumitzeko data egokiena, ezta eman beharreko beste datuak ere.
  • Egoera sanitario zuzena baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 6,8 puntu, tarteko postua. Txiki eta mehegiak izatearren kritikatu zaizkie. Estaldura ugari eta legazki gutxi.

Pescanova ziriak

  • 1.114 pezeta kiloko: bigarren garestienak.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %54. Etiketa zuzen dago. Egoera sanitario zuzena baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 6,7 puntu, tarteko postua. Betekia lehor eta gogorra izatearren kritikatu zaie.

Pescanova gutiziak

  • 1.464 pezeta kiloko. Denetan garestiena
  • Legatzaren edukia: guztiaren %51, hau da, gehientsuenek baino gutxiago. Etiketa zuzen dago. Egoera sanitario zuzena baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 7,1 puntu, hoberenetako bat. Dastatzaile batzuei ez zitzaien gustatu produktuaren era eta tamaina (kroketa baten antzekoa).

Eurofrits makilatxoak

  • 538 pezeta kiloko, hau da, bigarren merkeenak.
  • Legatzaren edukia: guztiaren %34 baizik ez, arrain gutxien daukatena. Gantz gehien dutena (%15a koipea dute). Etiketa zuzen dago. Egoera sanitario zuzena baina listeria organismo patogenoren agerpena (legez onartutakoa baino dezente txikiagoa).
  • Dastaketan: 6,2 puntu, osoko kalifikaziorik txarrena. Azterturiko ezaugarri guzti-guztietan, okerrenak. Estaldura asko eta legatz gutxi.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du