Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaile batek Kanariar irletarako bidaia hitzartu zuen agentzia batean, maiorista batek antolatuta. Hotelean, hitzartutako prestazioak betetzen ez zituzten bi gelatan hartu zuen ostatu.
Bezeroaren kexuen aurrean, hiru egunen buruan hoteleko zuzendariak beste gela batzuk eman zizkion, eta konpentsazio gisa falta zen egonaldia pentsio osoan egitea eskaini zion, baina bezeroak uko egin zion aukera horri. Bidai agentziaren aurkako demanda jarri zuen; ehun mila pezetako kalte-ordaina eskatu zuen eta Lehen Instantziako Epaitegiak ontzat eman zion. Bidai agentziak apelatu egin zuen epaia Bizkaiko Entzutegian eta horrek, 2001eko urtarrilaren 22an, berretsi egin zuen. Entzutegiaren arabera, bidaia konbinatua izan zen, uztailaren 6ko bidaia konbinatuei buruzko 21/95 Legeko 2. artikuluan ezarri bezala, eta hotelak ez zuen behar bezala bete bere betebeharra.
Erantzukizuna bidai agentziaren eta maioristaren artean solidarioa edo mankomunatua den ala ez erabakitzeko, Entzutegiak dio aipatu legeko 11.2 artikulua aplikatu behar dela. Arautegi horrek dio bidaia konbinatuen antolatzaile eta xehekariek erantzun egin beharko dutela kontratua ez betetzearen eta edo akatsez betetzearen ondorioz kontsumitzaileek jasaten duten kalteagatik. Eta gainera dio hori ez egiteak erantzulearen bila jarraitzera behartuko lukeela erabiltzailea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa