Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bikote batek hotel batean ostatu hartu eta gelako segurtasun-kutxan gorde zituen balioko gauzak eta bitxiak, eta lapurtu egin zizkieten. Hotelaren aurkako demanda jarri zuten eta lapurtutako gauzen balioa erreklamatu zuten: 1.335.000 pezeta.
Epaiketan egiaztaturik geratu zen hotelak segurtasun-zaintzaileak zituela gau eta egun eta zirkuitu itxiko segurtasun kamerak eraikineko gune publikoetan. Frogatuta geratu zen hotelak harreran segurtasun kutxa bat zela jakinarazten ziela bezeroei, eta ez zirela bertan gordetzen ez ziren gauzen erantzule egiten. Ohar hori gela guztietako telebistaren bitartez ematen zen eta automatikoki funtzionatzen zuen bezeroak gelara sartzean.
Hori guztiagatik, Valentziako entzutegiak, 2000ko abenduaren 13ko epaian, ezetsi egin zuen errekurtsoa eta kostuak ordaintzera zigortu zituen demandatzaileak. Entzutegiarentzat, bidaiarien balioko gauzen depositua ostatu-kontratuan jasotzen da eta Kode Zibileko 1783 eta 1784 artikuluetan arautzen da. Artikulu horien arabera, erantzukizuna hotelarena izan dadin bidaiariek jakinarazi egin behar diote hotelari gordetzen diren gauzen balioa eta gauza pertsonalen zainketari buruz establezimenduak eskatzen dituen neurriak bete. Baina bidaiariek ez zuten baldintza horietako bat bera ere bete.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa