Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Larregiko isuna film alokatu bat bi urtean ez itzultzeagatik

Kontsumitzaile batek bideoko bi film alokatu zituen 1998ko otsailean, bideotxartel zerbitzuaren bitartez. Filma itzultzean atzeratutako egun bakoitzeko zigorra zehazten zen kontratuan. Bi urtez atzeratu ondoren, enpresak erabiltzailearen aurkako demanda jarri zuen eta zorra erreklamatu zion.

Hala ere, Kordobako Lehen Instantziako Epaitegiak urtebeteko atzerapena bakarrik ordaintzera zigortu zuen erabiltzailea (130.400 pezeta, eta interesak). Merkataritza-entitateak Lurralde Entzutegiaren aurrean apelatu zuen eta 350.000 pezeta eskatu zituen bi urteko atzerapenagatik. Baina Entzutegiak ez zuen onartu eta lehen instantziako epaia berretsi zuen.

2001eko urtarrilaren 9ko Entzutegiaren epaiaren arabera, hamabost egun baino gehiago atzeratzeagatiko klausula zigortzailea abusuzkoa da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Lege Orokorraren arabera, neurrigabeko kaltea egiten baitio kontsumitzaileari. Entzutegiarentzat, klausula horrek larregiko kaltea zekarren urtebeteren buruan eskainiko ez den zerbitzu batengatik (bideotxartela urtebetera iraungitzen zen) eta bidegabeko aberastea entitate komertzialarentzat, urtebete pasatakoan inolako zerbitzurik eskaini gabe nabarmen irabazi handiak lortzen baitzituen, kalte-galerak egiaz justifikatu gabe.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du