Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaile batzuek Jabegoaniztasuneko erosketa baten kontratua eta erosketa horren zenbatekoaren %100 finantzatzeko beste kontratu bat sinatu zituzten. Finantza entitateak sinatu eta hurrengo hamar egunen barruan eman zion kopurua entitate saltzaileari. Erabiltzaileek, baina, legeak kontsumitzaileari ematen dion hamar eguneko gogoeta-epea erabili eta kontratua bertan behera uztea erabaki zuten, inolako justifikaziorik gabe. Baina erosketa ordaindua zen ordurako eta, beraz, sozietate saltzailearen aurkako demanda jarri zuten eta kopuru ordaindua itzultzea eta kontratua indargabetzea eskatu zuten.
Lehen instantziako epaitegiak arrazoia eman zien, Jabegoaniztasunari buruz 42/98 legearen 11.
artikuluak debekatu egiten baitio saltzaileari kontratua sinatu eta lehen hamar egunetan zehar inolako kopururik hartzea. Horrenbestez, emandako kopuruaren bikoitza itzultzera zigortu zuen saltzailea eta salerosketa kontratua indargabe deklaratu zuen.
Valladolideko Lurralde Entzutegiaren aurrean apelazio errekurtsoa jarririk, 2000ko abenduaren 4an berretsi egin zen aurreko epaia. Entzutegiaren aburuz, erosleak erosketa mailegu baten bidez finantza badezake ere, hori bertan behera geratzen da erosleak lehen hamar egunetan kontratua etetea erabakitzen badu. Gainera, Jabegoaniztasunari buruzko legeak, bere 11. artikuluan, debekatu egiten dio saltzaileari hamar egun horietan inolako kopururik jasotzea, berdin dio dirua nondik datorren.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa