Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Galdera bat egin nahi dizuet, ez baitut inon erantzunik aurkitzen. Eski ikastaro batean, istripua gertatuz gero, nori erreklamatu ahal izango nizkioke mediku-gastuak eta balizko kalte-ordaina?
Eskia kirol arriskutsutzat hartzen da eta erori eta lesioak egiteko aukera bereganatuta izan ohi du kirol hori egiten duenak. Halaber, eski eskola, gidari eta irakasleek oso kontuan izan behar dituzte segurtasun neurriak, arrisku-iturri bat sortzen duena behartuta baitago legez arriskuak saihesteko behar diren neurri guztiak hartzera. Eskiatzen izaten diren istripuen erantzukizuna (nori eta zer erreklamatu) kasu bakoitzaren arabera izaten da. Istripua edo erorketa kirol hori egiten duen pertsonak bere gain hartzen duen arriskuak eragin badu, aseguru etxera jo daiteke, horrelakorik baldin badu, mediku-gastuak ordain diezazkion (eta bestelako gasturik baldin badago, baita horiek ere, hala nola baja egunak, arrastoak etab.), polizan sartzen diren arriskuen arabera.
Eski-eskola edo irakaslearena ere izan daiteke erantzukizuna, edo baita eski estazioena ere, instalazioek segurtasunik eskaintzen ez dutelako edo igogailuek (teleaulki, telekabina eta antzekoek) gaizki funtzionatzen dutelako edo babesik, pistetan balizamendurik eta itxiturarik jarri ez delako etab. Edo inplikaturiko aldeen artean ere bana litezke erruak, biktima bera barne.
Eski ikastaro batean istripua izan eta lesio fisikoak gertatuz gero, kalte-ordaina eskatu behar zaio eskolari eta, hala badagokio, baita irakasleari eta eski estazioari berari ere (istripuaren eragile ikastaroaren antolakuntzaren edo irakaslearen akatsak, zuhurgabezia edo zabarkeria izan badira), edota eski estazioaren aurka (istripua instalazio eta zerbitzuen segurtasunik ezak edo egoera kaskarrak eragin baldin badute).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa