Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Pertsona helduen erdiak baino gehiagok jasan du edo jasaten du estresa, Estresaren Ikerketarako Espainiako Elkartearen esanetan
Stress hitza fisikan erabili zen lehen aldiz eta hogeita hamarreko hamarkadan hartu zuen Hans Seyle-k, pertsonarengan eragina izaki, erreakzioak sortzen dituzten gorabehera eta gertaerak aipatzeko. Estresa fenomeno fisiologiko normala da, mehatxuzko hautematen dituen estimuluen aurrean organismoak ematen duen erantzuna. Horregatik, estres ona positiboa da: egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen du. Estres negatiboa edo distresa agertzen da, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean. Neurriz gaineko aktibazio eta antsietatea sortzen da, gauzetan eraginkortasunez zentratzeko gaitasunik ezarekin batera. Malabaristak ere hiru pilotarekin egiten ditu bere maniobrak, gero laurekin, ondoren bostekin; baina seigarrena sartzean, pilota guztiak erortzen zaizkio, ez seigarrena bakarrik.
Pertsonek gaitasun mugatua dute lanerako eta egoeren aurrean erantzuteko. Une horretan erantzun dezakeguna baino gehiago eskatzen badigute, erabat blokeatzeko arriskua dago eta ia zailtasunik ez duten lan errazak ere egin ezinda geratzekoa. Eguneroko beharrei eta ezohiko egoerei erantzuteko nolabaiteko aktibazio maila behar dugu, tentsio puntua. Behar adinakoa ez baldin bada, ez dugu ongi erantzungo, baina tentsioa larregikoa bada, erantzuteko ahalmenik gabe gera gaitezke.
Estresa ez da bat-batean agertzen; hiru fase daudela esan ohi da.
Ondorio psikologikoez gain, gorputzaren osasunari ere eragiten dio estresak.
Sintoma "funtzional" horiek (itxuraz arrazoi organikorik ez dutenak) agertzen direnean, atzera-elikatze negatibo bat gertatzen da eta alarmarako prozesu biologikoak berriro piztu eta sintomatologia bikoizten du horrek.
Estresaren sintomak gure bizitza kalitateari kalte egiten hasten direnean eta sufrimendu psikologikoa eta suminkortasuna eragin, laneko etekin maila gutxitu, kontzentratzeko gaitasuna jaitsi, lorik egin ezina edo errealitatearen ikuspegi ezkorra agertzen direnean, espezialisten laguntza eskatu beharra dago.
Ezin zaie estresa eragiten duten egoerei etengabe ihes egin. Noizbait aurre egin behar zaie, eta horretarako badira tresna baliagarriak, profesional kualifikatuengandik hartuz gero. Hona hemen tresna horietako batzuk:
Koadro honetan agertzen diren zifren baturak urte batean 150 gainditzen badu, pertsonak %50eko aukera du estresa izateko. 300etik gorakoa bada, %90era iritsiko da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa