Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Solariumak: Gehiegizko eta okerreko erabilerak, arrisku-iturri

Gorputz beltzarana erakustea ia ezinbestez bete beharreko zeregin estetiko eta besteen aurrean aurkezteko bide bilakatu zaigu dagoeneko

 Egungo edertasun-kanonek zeinahi urte sasoitan hur edo urre koloreko larruazal edo larmintza goretsia dute eta, noski, gorputza kolore horretan urte guztian edukitzeko modu bakarra solarium eta antzeko bide artifizialetara jotzea baizik ez da. Beltzarantzeko zentroek dituzten ordutegi ia mugagabeek ¿horietako batzuk igandean ere zabalik egoten baitira¿ eta prezioaren merkeak ¿12 saiotako txartela mila bat duro baino ez da kostatzen¿ honelako zerbitzuen eskakizuna dezente biderkatu dute; izan ere, gaur egun, bere burua halakotzat duten ile-apaindegi, edertze-areto edo gimnasio guzti-guztiek UVA izpidun lanparak sartu behar izan dituzte, bezeroari beltzarantze azkar eta arriskurik gabea agintzen diotelarik. Aginduak agindu, UVA erradiazioak ez dira ikusi batera irudi lezaketen bezain kalterik gabeak, solariumak behar bezala baliatzen ez badira, behintzat.

Larruazalean orbanak eta begietako lauso edo gandu goiztiarrak eragiteaz gainera, UVA izpiak gehiegikeriaz hartzeak ¿gogoan izan dezagun larmintzak ere baduela "oroimena"¿ askozaz ere eragin larriagoak sor ditzake. Areago, aditu dermatologo zenbaiten arabera, UVA izpiek eta minbiziak badute nolabaiteko lotura. Kontua ez da alferrikako alarmak piztea, noski, baina funtsezkoa da UVA izpien erabilera modu arduratsuaz egitea, gehiegikeriarik gabe eta pertsonal kualifikatua duten zentroetan bakarrik.

Nola diharduten UVA izpiek

Beltzarantzeko ohe horien egintza, teknologia biziki konplexu baten prozesuen emaitza da eta honela azal genezake, gaingiroki: funtsezko kontua da B izpiak iragaztea ¿beroriek baitira larruko hainbat eratako minbizien errudunak¿ horrela larruazalak A erradiazio ultramorea bakarrik hartuko lukeelarik; erradiazio honek, larruazala garaiz baino lehenago zahartzea eragiten du baina ez, teorian behintzat, osasun alorreko arazo larriagorik. "Teorian behintzat" esan dugu, eta horixe baizik ez omen da: espezialistek bere horretan diraute, UVA izpiek praktikan zuzeneko lotura dutela zelulen ADN-aren aldaketekin, erreakzio fotoalergiko eta fototoxikoekin, lesio aktinikoekin (hau da, tumore-lesioen aitzindariekin), larmintzaren garaiz aurreko zahartzearekin eta begien ganduak agertzearekin.

Valentziako Dermatologiako Akademiaren presidente Carlos Guillem doktoreak ez du zalantzarik agertu CONSUMER aldizkariari erantzutean: UVA izpiak benetan arriskutsuak dira larruazalarentzat. Valentziako Onkologi Institutuan (VOI) lanean dabilen espezialista dermatologo horren iritziz, beltzaran egotea eragozpen handiagoa da abantaila baino: "Izpi ultramoreek larruazala kaltetzen digute zeharkatu egiten dutelako, bertako zelula bizietan eragina izanez, azala bera hanpatuz eta ondotxo ezagutzen ditugun eguzkiagatiko erredurak sortuz. Etorkizuneko kalteei saihets egiteko ahaleginen emaitza gisa, larmintzak pigmentu zenbait (melanina, tartean) ekoizten ditu; horrexek emango dio gure gorputzari kolore beltzaran erakargarria. Kaltea, ordea, urterik urte, metatuz doa. Eraginik latzenak epe luzera agertu ohi dira, joeraz, eta horregatik pertsona askok ez du argi eta garbi ikusten UVA izpiak-minbizia binomioko osagaien arteko zuzeneko loturarik".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto