Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Latako zainzuriak: Prezioak eta jatorriak ez dute eragin handiegirik kalitatean

250 gramoko pisu xukatuko latan (batek, 220 gramo zeukala adierazten zuen) zetozela, "lodi" kalibre eta "aparta" kategoriako zainzuri zurien zortzi lagin aztertu dira oraingoan

Aparteko zainzuri lodi zurien zortzi laginak, banan-banan

Gigante Verde

  • Kilo xukatuko 1.344 pezeta, denetan merkeenak eta kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena.
  • Jatorria: Peru. Kalibrea: lodienak, %92 kalibre handiagoko batekoak eta %8, lodiak. Haritsurik ez.
  • Dastaketan, 6,4 puntu. Denetan kalifikazio apalena jaso zutenak, baina puntuazioa ona da, berez.

Dantza

  • Kilo xukatuko 1.956 pezeta. Aukera polita.
  • Jatorria: "Nafarroako Zainzuria" jatorrizko izendapena. Kalibrea: %72 handiagokoak, eta %28, lodiak. Haritsurik ez.
  • Dastaketan, 6,8 puntu. Bigarren kalifikazio hoberena. Ondoen baloratutako ezaugarriak: zaporea eta bukaerako ahogozoa.

J. Vela

  • Kilo xukatuko 1.976 pezeta.
  • Jatorria: "Nafarroako Zainzuria" jatorrizko izendapena. Kalibrea: %48 handiagokoak, eta %52 lodiak. Haritsuak, %10 "aparta" kategoriari dagokion arauak xedatutakoaren barne.
  • Dastaketan, 6,6 puntu. Kolore, itxura ona eta harien urria, nabarmentzeko moduko ezaugarriak.

C. Lodosa

  • Kilo xukatuko 1.860 pezeta.
  • "Nafarroako Zainzuria" jatorrizko izendapenekoen artetik, merkeenak. Kalibrea: %12 handiagokoak, eta %88, lodiak. Haritsuak, %9,5 (arauaren barnean).
  • Dastaketan, 6,7 puntu. Hobekien baloratutako ezaugarria: kolorea.

Bajamar

  • Kilo xukatuko 2.036 pezeta. Bigarren garestienak.
  • Jatorria: "Nafarroako Zainzuria" jatorrizko izendapena. Kalibrea: %73 handiagokoak, eta %27, lodiak. Haritsuak, %17, arauaren barnean.
  • Dastaketan, 6,7 puntu. Nabarmentzeko ezaugarria: zaporea.

Kumix

  • Kilo xukatuko 1.996 pezeta.
  • Jatorria: "Producto de España". Kalibrea: %64 handiagokoak, eta %36, lodiak.
  • Haritsuak, %19, baina ez da "aparta" kategoriarako xedaturik dagoen %20ra iristen .
  • Dastaketan, hoberenak: 7,1 puntu.

Cidacos

  • Kilo xukatuko 1.796 pezeta, bigarren merkeenak.
  • Jatorria: Txina. Kalibrea: %56 handiagokoak, eta %44, lodiak.
  • Haritsuak, %25, hau da, "aparta" kategoriarako arauak xedatutako mailaz gainetik. Beraz, lagin honen kategoria ez da "aparta", "lehena" baizik.
  • Dastaketan, 6,6 puntu.

El Navarrico

  • Kilo xukatuko 2.116 pezeta. Garestienak.
  • Jatorria: "Nafarroako Zainzuria" jatorrizko izendapena.
  • Kalibrea: adierazitakoa baino kalibre meheagoko zainzuri batzuk zeuden (%5,3). Beraz, lagin honen kategoria ez da "aparta", "lehena" baizik.
  • Haritsuak, oso gutxi (%2 bakarrik). Zainzuri akastunik (ale bat, hautsita) daukan lagin bakarra, baina arauaren araberakoa.
  • Dastaketan, 6,6 puntu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du