Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Banketxeetako Zerbitzuen Erabiltzaileen Elkarteak (Ausban) Caja de Ahorros del Mediterráneo erakundearen aurkako demanda jarri zuen, kutxa horrek bidali zituen gutun batzuetan iragartzen zen epe finkorako ezarketa-eskaintza baten publizitatea legez kanpoko aitortu eta bertan behar uztea eskatuz.
Madrilgo Lehen Instantziako 34. epaitegiak ebatzi zuen gutun horretan eskaintzen ziren produktuak hainbat epetako ezarpenak zirela eta bete egin behar zituztela Espainiako Bankuaren 1990eko abuztuko zirkularreko publizitate arauak. Arau horietan Espainiako Bankuaren aurretiazko baimena behar dela esaten da, baina kasu honetan ez zuten. Gainera, finantza eskaintzaren ezaugarriak ez ziren argi eta garbi aurkezten eta azken klausula batean ohartarazten zen interes tasak edo etekin efektiboak aldatu egin ahal izango zirela. Epaitegi horrentzat, eta Publizitateko Lege Orokorreko 3. artikuluaren arabera, zirkular hori engainuzkoa da, gaizki ulertzea eragin baitezake, produktua argi eta adibideekin aurkezten ez delako eta kutxak interes tasak aldatzeko ahalmena bere gain hartzen duelako. Horregatik, publizitatea legez kanpoko aitortu zen, bertan behera uztea agindu eta epaiketaren kostua ordaintzera zigortu zen aurrezki kutxa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa