Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Sustatzaile-saltzaile batek salgai jarri zituen etxebizitza batzuk, proiektuaren arabera komunitateko igerilekua ere barne sartzen zela. Gero ikusi zenez, igerilekua jartzeko pentsaturiko lursailak publikoak ziren eta, beraz, ezinezko zen igerilekua egitea. Etxebizitzen erosleek, jabeen elkarteko presidentearen bitartez, demanda jarri zuten eta saltzaileak agindutakoa bete ez zuelako kalte-ordaina eskatu.
Epaitegi Gorenarentzat, saltzaileak etxebizitzekin batera eskaini zuen igerilekua eta lursail publikoan egoteagatik eraikitzea ezinezko izateak ez du enpresa kalte-ordaina ematetik salbuesten. Erosleek ez zuten inolako errurik, baina bai ordea saltzaileak, gutxienez agintzen zuena betetzeko aukerarik zegoen egiaztatu behar baitzuen. Konpromiso horrek, gainera, izango zuen eraginik etxebizitzen prezioan eta saltzeko erraztasunean, zalantzarik gabe. Argudio horiekin, 2000ko azaroaren 22ko epaiaren bidez erosleei kalte-ordaina ematera zigortu zuen eraikitzailea eta gainera auziaren kostuak ordaintzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa