Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Obren larregiko zaratagatiko kalte-ordaina

Bizilagunen elkarte batek eraikin mugakidearen jabe zen enpresa inmobiliarioaren aurkako salaketa jarri zuen, obrek eragindako zarata eta euren etxeetan gertatu ziren arrakala eta pitzadurengatik. Administrazio eskudunen aurrean hainbat salaketa aurkezturik zutela egiaztatu zuten eta hainbat ikuskapen teknikoren arabera, soinu maila ere gogaikarria eta larregikoa zela eta Ingurunea Babesteari buruzko Udal Ordenantza urratzen zuela.

2000ko azaroaren 20ko epaian, Madrilgo Lurralde Entzutegiak jabeen elkarteari eman zion arrazoia, ingurumen arazoak eremu pribatuan sartzeak pertsonaren ongizateari eragiten diola kontsideratuz; eta gainera, lesioa eragin dezaketela eta Erromako Hitzarmenak eta Espainiako Konstituzioko 18.1 artikuluak babesten duen pertsonaren eta familiaren intimitate eskubidea ere urratu egiten duelakoan. Hori guztia dela eta, kalte material guztiengatik eta zaraten ondoriozkoengatik kalte-ordaina ematera behartu zuen Entzutegiak obren erantzukizuna zuen enpresa; larregiko zaraten iraupena eta horien ordutegia kontuan izanik, 2.012.000 pezetan baloratu zen kalte-ordaina.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du