Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Salmenta-hitzarmenak beste inmobiliaria batzuekiko bakarrik lotzen du etxebizitzaren jabea

Duela hilabete batzuk gure etxea saltzeko enkargua eman genion inmobiliaria bati. Etxea ikustera etorri ziren eta salmenta-enkargua sinatu genuen eta ordainsari gisa salmenta-prezioaren portzentaje bat ezarri zen. Azkenik, lagun batzuen bitartez etxebizitza erosteko interesa zuen bikote bat aurkitu genuen eta zuzenean saldu genien. Inmobiliariara deitu dugu etxea salduta dagoela esateko eta komisioa eskatzen digute, salmenta-enkargua esklusiboa zela esanez.

Etxebizitza baten salmentarako hitzarmen esklusiboa beste inmobiliaria batzuekiko da jabearentzat loteslea, baina jabeak eutsi egiten dio etxea bere kontura saltzeko eskubideari, Salamancako Lurralde Entzutegiaren 1998ko irailaren 29ko epaiaren arabera. Inmobiliariaren erreklamazioak aurrera egin ahal izango luke jabeak etxebizitza berak pertsonalki baina aurrez inmobiliariak egindako gestioez baliatuz, saldu balu. Hala ere, hau ez da kasua, salmenta adiskideen bitartez egin baita.

Kasu honetan, etxebizitzaren jabeek argi esan behar diote inmobiliariari hitzarmena ez dela urratu salmenta zuzenean egin arren, ez baitzioten uko egin salerosketa eurek zuzenean egiteko eskubideari. Auziak aurrera egingo balu, abokatu bat kontratatzea komeniko litzateke. Ez da ahaztu behar higiezinen jabetzako agente baten eta etxebizitzaren jabearen artean egindako kontratu edo hitzarmena bitartekaritzakoa besterik ez dela: agenteak komisio bat kobratzen du, saltzailea eta etxea erosteko interesa duen pertsona harremanetan jartzeagatik, alde biek elkarrekin kontratua egin dezaten; eta komisioa kobratzeko eskubidea kontratua gauzatzearen menpe izango da.

Jabetza inmobiliarioko agenteen zerbitzuak ordaindu egin behar dira salerosketa bere partehartzearekin edo hori gabe egin arren, baina beti ere zuzeneko salerosketa egiteko inmobiliariak aurrez egindako gestioez baliatu baldin bada, Alacanteko Lurralde Entzutegiaren 1999ko maiatzaren 10eko epaian jasotzen denez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du