Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Neba-arrebak ez dira ezinbestean, nahitaezko oinordeko

Lau neba-arreba gara eta hauxe da gure egoera: emakumeetako bat ezkonduta dago eta seme-alabak ditu eta gainerakook ezkongabeak gara. Ahizpa ezkongabeetako bat hil egin da eta testamentuan ilobari utzi dio herentzia. Hauxe da nire galdera: hildakoaren neba-arrebok badugu inolako eskubiderik?

  Estatuko lurraldearen barruan, hau da, Forurik gabe Kode Zibileko arauak dituztenetan, hildakoaren neba-arrebek ez dute herentzian inolako zatirik jasotzeko eskubiderik, Kode Zibilak ez baititu neba-arrebak nahitaezko oinordeko gisa aipatzen eta Kode horretako 763 artikuluaren arabera, nahitaezko oinordekorik ez duenak edozein pertsonaren alde egin dezake testamentua. Seme-alabak eta ondorengoak dira nahitaezko oinordekoak guraso eta aitona-amonekiko, Kode Zibileko 807. artikuluaren arabera. Eta seme-alaba eta ondorengorik ezean, gurasoak eta arbasoak dira nahitaezko oinordeko. Baita ezkontide alarguna ere.

Pertsona bat ezkongabe eta seme-alabarik gabe hiltzen bada eta, beraz, nahitaezko oinordeko gisa herentzia jasotzeko eskubidea duten ezkontide alargunik eta seme-alabarik ez badago, testamentua egiterakoan kontuan izan beharko da guraso eta arbasoek (aitona-amonek) ondasunen erdia eskuratu beharko dutela, aitak eta amak edo aitaren eta amaren aldeko aitona-amonen artean zati berdinetan banatuta (horixe litzateke legezkoa); eta gainerako erdiarekin, nahi duena egin dezake. Baina gurasorik eta aitona-amonarik ere ez balu, eta pertsona hori nahitaezko oinordekorik izan gabe hilez gero, nahi duena erabaki lezake bere ondasunei buruz.

Kasu honetan testamentua baliozkoa da, hildakoak bere ondasun guztientzat oinordeko bakar eta unibertsal iloba bat izendatu baitzuen, nahitaezko izaera zuen inor ahaztu gabe eta, beraz, neba-arrebek ez lukete herentzia jasotzeko eskubiderik eta ezer erreklamatzerik izango.Zenduaren guraso edo aitona-amonek bakarrik izango lukete herentziaren zati bat eskatzeko eskubidea, halakorik balego.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du