Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Espainiako estatuan 15 milioi tona hondakin solido sortzen da, hau da, pertsona bakoitzak urtean 400 kilo, egunean kilo bat baino gehiago. Hondakin horiek energia bihurtzea posible da
Espainiako estatuan 15 milioi tona hondakin solido sortzen da, hau da, pertsona bakoitzak urtean 400 kilo, egunean kilo bat baino gehiago. Hondakin horiek energia bihurtzea posible da.
Hala ere, energia berriztagarrietan aukera konplexuenetako bat da, material organikoen aukera zabala eta zaborra energia bihurtzeko prozesu ugari dagoelako. Materia organikoa, adibidez nekazaritza edo industriako hondakinak eta era askotako hondarrak, ur zikinak, udalerrietako hondakinak, zuhaitz enborrak edo uzta-hondarrak energia kaloriko edo elektriko bihurtzea da prozesua. Hala ere, energia berriztagarria izan arren, ez da energia garbi bat, biomasa hori erretzeak atmosferaren baldintza naturalei kalte egiten dien osagai kimikoak isurtzen baititu. Bide hori bultzatzearen aldeko eta kontrakoak ados daude gauza batean behintzat: metodo garbietan oinarritutako energia produkzioaren eta ehuneko ehun berriztagarrien arteko zubia dela hau.
Kaleko jendeak partehartzerik handiena izan dezakeen aukera hauxe dela ere esaten dute, kasu askotan euren esku izango baita zaborrak erretzeko aprobetxatu ahal izatea. Horregatik da hain garrantzitsua zaborra hiru multzotan (organikoak, beira eta kartoia) bereizteko ohitura: . Ontzitarako lehengaien kontsumoa ahalik eta gehien gutxitzea edo materialak ongi bereiztea edozeinek egin ditzake eta ekarpen garrantzitsua dira hiri hondakinen kudeaketarako eta energia lortzeko.
Bihurketa termokimikoak landareak eta hondakin organikoak erabiltzen ditu erreketa bidez beroa sortzeko. Hainbat modalitate dago: pirolisia (oxigenorik ez dagoenean karbonoa duten materialen deskonposaketa termikoa), hidrosorkuntza (hondakin organikoetatik hidrokarburoak ateratzen dira), hidrogasifikazioa (simaurra metano eta etano bihurtzen da, presio handietan jartzean), eta azkenik, hartzidura eta destilazioa (garau eta landare-hondakinetatik alkohola ateratzen da).
Bihurketa biologikoan, bakterio aerobikoak (oxigenoa behar dutenak) deskonposatzetik ateratzen den beroa baliatzen da. Bi adibide argi dira ur beltzak eta ongarri-urak, deskonposaketa prozesu baten ondoren gas erregaia sortzen baitute, digestio anaerobikoari esker.
Montevideoko zabortegi handi batean zaborra prozesatzeko lantegi bat jarri zen. Lurpeko hobi handiak egin ziren eta gorotz-hondakinez bete eta buztinez estali ziren, buztina isolatzaile naturala baita. Lehen hobi edo zuloan 80.000 tona hondakin bota zen. Zabor organikoaren deskonposaketaren bidez gasak askatzetik energia sortzen duen dispositibo hori hasierako fasean dago, baina 20 urtean zehar megawat bateko potentzia sortuko duela aurreikusten da. Horrela, 100 watteko 10.000 argi punta 20 urtean zehar eta 24 ordu piztuta edukitzeko adina energia sortuko luke, edo 300 etxeren batez besteko kontsumoa.
Metalek hiri hondakin solidoen pisuaren %11,7 osatzen dute eta horien bolumenaren %4,2 latek osatzen dute. Burdina, zink, latorri eta, batez ere, aluminioz fabrikatzen dira eta benetako arazo bihurtu dira, orokor bihurtu baita erabilpen bakarreko ontzi erabiltzea. Aluminioa bauxitatik abiatuta egiten da; baliabide hori ez da berriztagarria eta Amazonia oihaneko milaka kilometro karratu suntsitzen ari dira hori ateratzeko. Biomasaren erabileraren adibiderik ezagunena egurra da: gizadiak ezagutzen duen energia iturririk zaharrena. Egurraren osagaiak zelulosak eta ligninak dira eta baita almidoi, baltsamu, alkohol etiliko, alkanfor, koloratzaile, tanino, lurrin eta erretxinak ere. Egurra erretzen den bitartean beroa sortzeko oxigenoa behar da eta karbono dioxidoa askatzen da.
Hiri handietako hondakin organikoak, adibidez zaborretako osagai organikoak, energia elektrikoa sortzeko erabil litezke eta hori sistema elektriko globalera pasa liteke; baina zuzenean etxeko energia produzitzeko ere balio dezake, deskonposaketan metano gasa sortzen baitu eta hori kanalizazioetan zehar bana liteke. FAO erakundearen (Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundea) arabera, horixe izango da etorkizuneko energia iturri nagusietako bat, besteak beste garraiorako erabili ahal izango dela uste baita. Baina hori erabiltzea behar gorriak eragingo duela ere esaten da, erregai fosilak agortu egingo baitira.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa