Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Lana bilatzea: Adiskide eta ezagunak, biderik eraginkorrena

Lanpostua aldatu aurretik

  • Ziurtatu gehien komeni zaizun erabakia dela eta aldaketa positiboak ekarriko dizkizula
  • Arrazoi nagusia soldata baldin bada, eskatu igoera lanpostuari uko egin aurretik
  • Ez aipatu inori zure asmoen berri enpresa utziko duzula erabat ziur egon arte
  • Zure nagusiak jakin behar du beste inork baino lehen aldatzeko asmoaren berri
  • Jakinarazi enpresari behar adina denbora aurretik
  • Ahal den neurrian, beste norbaitek ordezka zaitzala alde egiteko unea iristen denean
  • Jarraitu harremanetan lehengo enpresarekin eta egin ahalegina ateak itxi ez daitezen
  • Enpresa berriari buruz, lortu elkarrizketan eman dizutena baino informazio gehiago. Sorpresak izan ditzakezu.
  • Enpresa berriarekin ahozko akordioa egin ondoren, eskatu idatziz konfirmatzea.

Lehen lanpostua bilatzeko

  • Jar ezazu helburu bat, baina izan errealista: agian ez duzu lortuko. Gainera, denbora joan ahala aldatu egin daiteke hasierako helburua.
  • Aztertu zure prestakuntza maila eta zer espero dezakezun. Gogoan izan beste pertsona asko izango dela zure egoera berean.
  • Salbuespenak salbuespen, behetik hastea izaten da ohikoena.
  • Lehen lanpostua gorago jo ahal izateko eskarmentua hartzeko bitartekotzat hartu behar da.
  • Zenbat eta bitarteko gehiago erabili, orduan eta aukera handiagoa lana aurkitzeko.
  • Aztertu eta ebaluatu lan merkatuaren joerak.
  • Mentaliza zaitez: lana bilatzeko ahalegina egin eta sendotasun psikologiko handia beharko duzu eta.
  • Darabilzun metodoaren bidez emaitzarik lortzen ez baduzu, aztertu zertan huts egiten duen eta erabili beste bat.
  • Egiaztatu zure curriculumak nahi duzun lekura iristen direla. Deitu enpresetara eta galdetu pertsonal buruaren izena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du