Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Lana bilatzea: Adiskide eta ezagunak, biderik eraginkorrena

Espainiako estatuko biztanleen %10 inguru, 4 milioi pertsona, lan bila dabil. Zifra horren barruan sartzen dira lehen lanpostuaren bila dabiltzan gazteak (472.000), lana izan arren hainbat arrazoigatik lanpostua aldatzeko prest daudenak (%32 inguru, 1999ko CIS erakundearen ikerketa baten arabera), unean uneko edo iraupen luzeko langabetuak eta berriro lan merkatura sartu nahi luketen pertsonak (adibidez, denbora batez lan mundutik kanpo egon ondoren berriro lanera itzuli nahi duten emakumeak).

Lana bilatzearen barruan, oso desberdinak izango dira lehen lanpostuaren bila dabilen gaztearen estrategia eta bideak eta, hainbat arrazoi tarteko, lana aldatu nahi duenarenak.

 Eskatzailearen prestakuntzak ere baldintzatzen eta bideratzen du lana bilatzea: unibertsitateko tituluak ez du arrakasta bermatzen, teknologia berriekin erlazionaturiko lizentziaturen kasuan izan ezik, horiek indarrean baitaude orain. Unibertsitateko ikasketen arazoetako bat iraupen luzea izaten da: lan merkatuaren joeren eraginez, unibertsitate ikasketa jakin batzuetan hasten da gaztea, baina baliteke ikasketok bukatu orduko beharrak aldatzea. Aitzitik, Lanbide Heziketak (LH), oraintsu arte bigarren mailakotzat jotzen zenak, azkarrago erantzuten die merkatuaren beharrei eta ikasketak laburtu egin dira gainera (DBH bukatu eta batxilergoko bi urte egin ondoren, LHko bi urteko ziklo bat hasten da eta hori amaitzean lanbide bat izango du ikasleak).

Autonomia erkidego batzuetan gazteen %40k aukeratzen du bide hori, enplegu-indize handia baitu: %100 eraikuntzan, %94 automozioan, %93 metalean, %86 nekazaritzan eta %86 elektrizitate eta elektronikan.

Hori dela eta, lana bilatzea prozesu pertsonalizatu gisa hartu behar da eta egoera bakoitzak (lan esperientziarik duen ala ez, prestakuntza, itxaropenak, lana aurkitzeko presa ...) estrategia jakin bat eta bitartekoak beste era batera erabiltzea eskatuko du. Aldi baterako Lan Enpresak (ALE), enplegu agentziak, INEM edo Langai bezalako enplegu zerbitzu publikoak, Internet, hedabideetako iragarkiak, eta ahoz ahoko informazioa izaten dira lana aurkitu edo aldatzeko bitarteko nagusiak.

Bitarteko batzuk egokiagoak dira sektore jakin batzuetan lana aurkitzeko eta horietako bakoitzaren bidez aurkitutako lanpostuak ere desberdinak izango dira iraupenaren aldetik. Gainera, bilaketa azkarragoa izaten da batzuekin besteekin baino (ALEek eskaintzen dituzten lanpostuak ez dira beste bitarteko batzuenak bezain egonkorrak, baina ALEen bidez askoz azkarrago aurkitzen da lana, batez ere zerbitzuen sektorean).

Internet gero eta gorago dago bitartekoen artean, zifrek erakusten dutenez: estatuko enpresen %8k gutxienez erabiltzen ditu enplegu-atarien zerbitzuak (1998an %2 bakarrik ziren) eta langileen %6 atari horien bitartez kontratatzen dute; eta Sarearen erabiltzaileen %36k erabiltzen ditu zerbitzu hauek.

Baina lana bilatzeko bitartekari eraginkorrena aipatu behar bagenu, ahoz-ahokoa nabarmentzen da guztien artean: lanpostuen %70 adiskide eta ezagunen sarearen bitartez lortzen da, garai batean "entxufe" edo "kutunkeria" eta gaur egun "erlazio sarea" deitzen denaren bidez.

Enplegu eskaintzarik handiena duten lanbideak, teknologia berriekin erlazionatuez gain, eraikuntza, automozioa, metala, nekazaritza, komertzialak eta zerbitzuak dira eta adituen ustez lana bilatzeko guneak Madril, Katalunia eta mediterraneoko arkua dira. Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan ere perspektiba onak daude. Andaluzia ere enpleguaren trenean sartuko da aurki, bereziki teknologia berrien sektorean.

Azkenik, bada beste lan-aukera bat ere, egunean baino egunean zale gehiago duena, oraindik behar adina hedatu ez den arren: telelana. Espainiako estatuan lanean ari direnen %2,8k baino ez du etxetik lan egiten, baina Europan %6ra iristen da modalitate hori eta gora egingo duela ikusten da argi eta garbi: langile tradizionalen %60k baino gehiagok telelanaren aldeko interesa azaltzen du etorkizun hurbilerako.

Oraingoz telelana ez da gehiegi lotzen kalitatezko lanpostuekin, behin-behinekotasunarekin baizik. Gainera, Espainiako legeriak ez du oraindik arautu eta beraz, ohiko lanpostuei ezartzen zaien araudi berarekin arautzen da telelana ere. Autoenplegua ere ez dugu ahaztu behar, ekintzaile eta arriskatuenentzako aukera gisa, formula honen bidez eratutako enpresek hilkortasun maila handia erakusten duten arren: %60 inguru desagertu egiten da bost urte baino lehen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto