Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Adopzioa nazioarteko panoraman: Egun, ume bat adopzioan hartzeko modu bideragarriena

1999 urtean, espainiar Estatuan 2.912 adopzio egin ziren: ume horietatik 2.006 Estatuko mugaz kanpo jaioak ziren eta gainontzeko 906ak, barruan

 1999 urtean, espainiar Estatuan 2.912 adopzio egin ziren: ume horietatik 2.006 Estatuko mugaz kanpo jaioak ziren eta gainontzeko 906ak, barruan. Jaiotze-tasa apalak, famili harreraren ugaltzeak (Estatuak adin txikiko pertsonaren tutela aldi baterako bereganaturik, familia batek jasotzen duenean gertatzen da) eta babesgabe egoeran dauden adin txikikoen murrizketak azaltzen dute, batetik, nazioartekoan eginiko adopzioak Estatu barrukoen bikoa izatearen zergatia eta, bestetik, lehen adopzio-motaren kopurua izugarri gehitu dela.

1999 urtean, espainiar Estatuan 2.912 adopzio egin ziren: ume horietatik 2.006 Estatuko mugaz kanpo jaioak ziren eta gainontzeko 906ak, barruan. Jaiotze-tasa apalak, famili harreraren ugaltzeak (Estatuak adin txikiko pertsonaren tutela aldi baterako bereganaturik, familia batek jasotzen duenean gertatzen da) eta babesgabe egoeran dauden adin txikikoen murrizketak azaltzen dute, batetik, nazioartekoan eginiko adopzioak Estatu barrukoen bikoa izatearen zergatia eta, bestetik, lehen adopzio-motaren kopurua izugarri gehitu dela.

Adopzioaren irudia, ordea, ez zen sortu bikoteak edo pertsona ezkongaiak nozitzen dituen antzutasun nahiz bestelako arazoak konpontzeko, bere familiak babes gabe utzirik dauden edo Hirugarren Munduko nahiz Ekialdeko Europako estatuetako babestokietan nekez bizi diren umeei konponbidea, babesa eta bizi-kalitatea emateko baizik. Adopzioa umeari zor zaion eskubidea da, ez familia sortu edo ugaldu nahi duenarena, nahiz eta alderdi honekin maizegi ahanzten garen.

Internet ere sartu da adopzio-mundu horretan, tradiziozko organismo ofizialen eta Autonomia Erkidegoek baimenduriko NAEL izeneko erakunde bitartekariekin bat eginez. Sarearen bitartez guraso izatea garestiagoa da NAEL baten bidez baino (lau milioi pezetaraino atera behar dira poltsikotik, erakunde bitartekari batek jasotzen duen milioi bakarraren aurrean) baina, horrek sortaraz ditzakeen aurreiritzi etikoetatik kanpo, umea hautatzeko aukera ematen dizu, Sarean familia bila dabiltzan haurren argazkiak eta historial laburrak ere eskaintzen zaizkizulako.

Adopzio-prozesuari dagokionez, guraso bihurtzeko "nazioarteko" bidea hautatzea hagitz alternatiba aldrebesa suertatzen da, bi estaturen burokrazia ezinbestez konplexu eta gehienetan mantsoegiak aginduriko urratsak eman behar izaten direlako. Horrenbestez, organismo ofizialek nazioarteko adopzio-eskaerak NAEL horietara bideratzen dituzte eta erakunde hauek izango dira, hortik aurrera, adopzioa egin behar duten pertsonen gidari. Beste alde batetik, adopzioa zein estatutan egiten den arabera, bete beharreko tramiteak biziki aldatzen dira eta, horrenbestez, adituen laguntza (adopzio-agentzien aholkua, alegia) ezinbesteko bihurtzen da askotan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto