Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bidaia-maleta txiki gurpildunak: Garestiak ez dira onenak

"Trolley" motako zortzi bidaia-maleta aztertu dira oraingoan: tamaina txikikoak (23 eta 30 litro bitarteko edukierakoak), erabiltzaileak erosoago eraman ditzan, gurpilez eta tiragailuaz hornituak. Prezioak 7.000 pezetatatik (Kelkos eta Zanni) 4.000 pezetara arte (Valisa) doaz. Laborategiak hainbat proba egin zituen, maleten kalitatea eta iraunkortasuna egiaztatzeko: alde batetik, gurpil, helduleku eta sarrailen erresistentzia; bestetik, zulaketaren, erorikoen, tindua galtzearen eta euriaren kontrako erresistentzia. Horiez gainera, itxitura (giltzarrapoaz hornituak, bere giltza eta guzti, edo gabe), tiragailua (integratua edota erregulagarria), poltsikorik ba ote duen (izatekotan, zenbat) eta materialen bukaera nolakoak diren ere aztertu zuen.

Ondorio nagusia hau da: bi laginek bakarrik (Gabol eta Zanni) gainditu zuten azterketa oso-osorik. Gainontzekoek, erresistentzi probetan egin zuten kale. Nolanahi ere, emaitzak onargarritzat jo ditzakegu, produktu honi dagokionez, lagin guzti-guztien errodadura-sistema (John Travel laginak izan ezik), ehunaren sendotasuna, sarrailaren erresistentzia eta heldulekuena asetzeko modukoak izan direlako. Hutsunerik orokorrena -zortzi maletetatik bostek huts egin baitzuten hemen- erorikoen aurkako erresistentzia izan zen (proba horretan asko eskatzen zitzaion produktuari, aitor dezagun) bertan hausturaren bat gertatu zelako: tiragailuarena, gurpilaren euskailuarena eta alboko babesgailuarena, besteak beste.

Ixteko sistemek erabiltzaileari ia-ia segurtasunik eskaintzen ez diotela ere egiaztatu zen, erraztasun osoz irekitzen baitira maletak. Hobetu beharreko beste alderdi bat etiketa da: zortzi laginetako hiruk maleta nolako materialez egina dagoen adierazten ez dutenez, produktu hauentzat indarrean dagoen arauteria urratu egiten dute. Denetan hoberena Zanni (bi garestienetako bat da bera: 7.000 pezeta), den arren, prezioa eta kalitatearen arteko erlaziorik egokiena Gabol laginak eskaintzen du (kalitate onekoa izanik, bigarren merkeena da, halaber: 4.300 pezeta).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du