Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Basektomiaren emaitzari buruz ez da derrigorrez idatzizko informaziorik eman behar

Gizonezko bati basektomia egin zioten, baina bi urte geroago emaztea haurdun geratu eta mutikoa izan zuten. Gizonezkoak medikuaren eta aseguru etxearen aurkako demanda jarri zuen kalte material eta moralengatik, medikuak informazio osoa, ahozkoa zein idatzizkoa, emateari uko egin ziolako, adieraziz erreklamazioaren oinarrian ez zuela jartzen ebakuntza berez zuzena edo okerra izan zen.

Hala ere, Epaitegi Gorenak 2000ko azaroaren 2ko epaian dio egiaztaturik zegoela pazienteari behar adina informazio eman zitzaiola ebakuntzaren ondorengo konplikazio posibleen inguruan, idatziz ez izan arren. Horregatik, Epaitegiak uste du medikuak bete duela gaixoari informazioa emateko obligazioa eta gizonezkoaren erreklamazioak ezin duela aurrera egin eta, horrenbestez, ezetsi egin du errekurtsoa.

Epaitegi Gorenak epai honetan gogorarazten du 1994an eta antzeko auzo batean medikua kalte-ordaina ematera zigortu bazuen ere, pazienteari behar zen informaziorik eman ez ziola frogatu zelako izan zela. Epaitegiaren aburuz basektomiako ebakuntza batek ez du beti emaitza segururik izaten eta medikuak eman egin behar diola pazienteari ebakuntza, emaitza eta ondorioei buruzko informazioa, baina ez ezinbestez idatziz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du