Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitzaren akats larrien ondorioz, salerosketa bertan behera utzi behar izan zen

Bikote batek etxebizitza bat erosi zuen zortzi milioi eta erdi ordainduta. 1992ko irailean salerosketa eskritura sinatu zuten notarioaren aurrean eta hipoteka mailegua egin. Etxea erosi eta denbora gutxira pitzadurak agertu ziren eraikinean eta beste bizilagunek adierazi zuten eraikinak egitura eta eraikuntzako arazo larriak zituela, eskatu zuten txosten tekniko baten jasotzen zenez.

Lehen Instantziako Epaitegian saltzaileen aurkako demanda jarri eta salerosketa eskritura indarrik gabe uztea eskatu zuen bikoteak. Gainera, etxeagatik ordaindutako zenbatekoa eta notaritza eta jabetza erregistroko gastuak, eskualdatze eta gestoriagatiko zerga, interesak eta hipoteka amortizatzeak eragindako gastuak erreklamatu zizkieten saltzaileei. Epaitegiak arrazoi eman zien, baina saltzaileek Epaitegi Gorenera errekurritu zuten, demanda epez kanpo aurkeztu zela argudiatuz.

Hala ere, Gorenak (2000ko abenduaren 23an) berretsi zuen ezkutuko akatsengatik erreklamazioa aurkezteko sei hilabeteko epea etxebizitza ematen den unetik hasten dela kontatzen eta, beraz, eskrituraren datatik aurrera; horrenbestez, epe barruan aurkeztu zen demanda. Egitura akatsak bazirela eta larriak zirela ere frogatutzat eman zuen, akatsok begiratu batean antzeman ezin baziren ere (pitzatuak igeltsuz estali zituzten etxebizitza saltzerakoan). Arrakalak handitu egingo zirela aurreikusten zenez eta etxea konpontzeko lanak 27 milioi pezetatan baloratzen zirenez, Gorenak uste du etxebizitza ez zegoela erabiltzeko moduan. Epaian, erosleen eskaerak ontzat eman eta salerosketa bertan behera utzi zen, prezioa eta salerosketa gastuak eta interesak itzultzeko obligazioarekin, hipoteka amortizatzeko gastuak eta epaiketaren kostuan barne.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du