Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Herritar batek adar-zauria izan zuen Valdetorres del Jarama (Madril) herriko Udalak antolaturiko zekor jaialdi batean. Eskuineko begia erabat galdu zuen eta zazpi milioi erreklamatu zizkion Udalari, administrazio bidetik. Baina Udalak ez zion erantzun eta herritarrak Epaitegi Goreneraino jo zuen.
Epaitegiak, 2000ko urriaren 17ko epaian, balorazio negatiboa egin zuen Udalaren pasibotasunaz, ez baitzen epaiketara ere agertu eta eskatutako zazpi milioi pezetak KPIaren arabera eguneratuak, gehi interes legalak ordaintzera zigortu zuen, administrazio publikoaren erantzukizuna egiaztatutzat jo zuelako.
Gorenaren aburuz, lesioa zekorrak eragin bazen ere, Udalak antolaturiko zekor-festaren barruan gertatu zen. Gainera, zezen plazaren inguruan ez zegoen anbulantziarik, zauriturik izanez gero ospitalera eramateko. Horrela, Epaitegiaren iritziz, Zezen Ikuskizunei buruzko 10/1991 Legearen arabera, ospakizun mota hauek eskatzen dituzten segurtasun neurririk hartu gabe Udalak antolaturiko jarduera ludiko baten ondorioz gertatu zen zauria.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa