Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Gidari batek trafiko istripuaren ondoren falten epaiketa izan zuen. Auzirako letratu baten zerbitzuak erabili zituen eta 458.000 pezetako minuta ordaindu zion. Gidariak defentsa juridikorako poliza bat kontrataturik zuenez, bere aseguru konpainiari erreklamatu zion abokatuaren minutua. Baina aseguru etxeak uko egin zion ordaintzeari, polizan defentsa juridikoaren estaldura 250.000 pezetara mugatzen zela esanez.
Auzia Alakant-eko Lurralde Auzitegian planteaturik, 2000ko maiatzaren 10ean aseguratuari arrazoi eman zion auzitegiak, polizaren eranskinak estalduraren muga hori jasotzen bazuen ere, bere aburuz aseguratuak sinatu beharrekoa izan arren, sinatu gabe zegoenez, ez baitzuen inolako eragin mugatzailerik.
Entzutegiak dio Aseguru Kontratuaren Legea ezarriz, estaldura mugatu nahi izan bazen, berariaz aipatu eta nabarmendu behar zela puntu hori eta idatziz zehatz onartu. Epaiaren arabera, aseguru etxea behartuta dago kopuru osoa ordaintzera, aseguru kontratuak inolako mugarik gabe estaltzen baitzuen defentsa juridikoa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa