Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Behe solairuko bizilagun batek ez du igogailua jartzea ordaindu nahi

Eraikin bateko behe solairuan bizi naiz eta jabekideen bileran nire solairutik azkenera igogailua jartzeko aukera planteatu da. Eskaileraren neurriak direla eta arazoak izan daitezkeela dirudien arren, kanpotik bi igogailu jartzeko aukera izan liteke. Nire etxearen ezaugarriengatik, ez nago igogailua jartzearen aurka, baina ez dut horren ondorioz inolako gasturik ordaindu nahi. Bizilagunen zein portzentaje behar da igogailua jartzeko? Partaidetza kuotaren arabera ordaintzera behar nazakete?

Igogailua jartzeko beharrezko den botoen portzentajeari buruz, oztopo arkitektonikoak kentzea helburu duten obrak ez direnean behintzat, aski da jabe guztien hiru bostenaren aldeko botoa, aldi berean partaidetza kuotaren hiru bosten ordezkatzen badute. Obraren bidez elbarritasuna duten pertsonen sarbidea edo mugimendua eragozten duten oztopo arkitektonikoak kendu nahi badira, berriz, jabeen gehiengoaren aldeko bota behar da eta aldi berean partaidetza kuotaren gehiengoa ordezkatzen dutenena, eratze titulua edo estatutuak aldatzea dakartenean ere bai. Eta erabaki hori hartzen bada, aurkako botoa eman dutenentzat ere loteslea da eta errespetatu egin beharko dute.

Instalazioa ordaintzen parte hartzeko derrigortasunari buruz, bizilagun elkarte eta eraikin bakoitzaren arabera izango da hori, baina, orokorrean, igogailua jartzea beharrezkoa baldin bada, aurka dagoenak ere parte hartu beharko du gastuetan. Baina beharrezko obra ez baldin bada, Jabetza Horizontaleko Legeko 11. artikuluaren arabera, derrama (komunitateko ezohiko gastu batengatik bizilagun bakoitzari ordaintzea dagokion kopurua) ohiko gastuen hiru hilabetekoa baino handiagoa ez denean bakarrik izango du ordaindu beharra.

Jabeen komunitatearen erabaki batek ohiko gastuen hiru hilabete baino gehiagoko derrama ordaintzera behartzen badu, epaitegien aurrera eraman daiteke erabakia. Kasu horretan eman beharreko urratsak: igogailua jartzeko erabakiaren aurka jarri eta erabaki hori 3/5en gehiengoak balioz hartu arren, obra zure kuotaren arabera ordaintzera behartzeko hartutako bigarren erabakiaren aurka agertu. Akordio biak independenteak dira. Inpugnatzeko ezinbestekoa da komunitatearekiko zorrak ordainduta izatea edo kontsignatzea. Ekintza judiziala hiru hilabeteko epean egin behar da, legearen edo estatutuen aurkako erabakiak ez badira behitzat, kasu horretan urtebetekoa baita epea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto