Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Lorontziak, lurra, ongarria...: Kalitate oneko lurrak luzatu egiten du landareen bizitza

Udaberriko eguraldi aldaketarekin, iritsi da lore eta landareek zainketa gehien eskatzen duten urtaroa ere

  Negu gogorraren ondoren, arreta handiagoa eskaini behar diegu etxe barrua, balkoiak, patioak eta terrazak apaintzen dituzten lore eta landareei eta lorontzia aldatu edo lurra berritu. Izan ere, etxean loreak eta landareak hazten dituenari ahaztu egiten zaio sarri landareen bizitza luzatzeko funtsezkoa dela jaten ematen dien lurra. Landareak ongi egokitzen dira etxe barruko tenperaturetara eta lorontziko espazio mugatura, eta lurrean sartuta baino lore gutxiago eta hazkunde txikiagoa izango dute. Baina lurrari arreta jarri eta behar dituen ongarriak emanez gero, landare ederrak lortu eta bizitza luzatzea lortuko dugu.

Lehena, lorontzia aukeratzea

Lurra eta ongarria aldatu aurretik , lorontzia nola dagoen begiratu behar da. Sustraiz beterik baldin badago, iritsi da landarea ontzi handiagoan jartzeko unea eta aurreko lorontzikoaren antzeko lurrez bete beharko da, lur hori landarearentzat egokia baldin bada. Hala ez balitz, une egokia da akatsa zuzendu eta lorontzian behar den lur mota jartzeko.

Arau orokor gisa, lorontzi handi baten eta txikiago baten artean zalantzak bazaude, ahalik eta txikiena aukeratzea komeni da, landarearen sustraiak lasai baldin badaude behintzat. Landarea aldatu egin beharko da sustraiek lurra inguratzen dutenean. Jende askorentzat zaila izaten da lorontzi handietan lurrari osasuntsu eustea, ontzi handian dauden landareak larregi ureztatzeko joera izaten baitugu. Hezetasun larregiak erraztu egiten du landarearentzat kaltegarri diren organismoak garatzea. Lorontzia aurrez erabilia baldin bada, garbitu eta desinfektatzea komeni da berriro erabili aurretik.

Lorontzia aukeratu ondoren, landarea hartzeko prestatu behar da. Lorontziaren azpiko zuloan harri-koskor bat edo beste lorontzi baten zatia jartzen da, ura irteteko moduan eta lurrak zuloa estal ez dezan eran. Lorontzia zuzenean lurrean uzten bada (ez da komenigarria izaten), alboan egin ahal izango diogu ura botatzeko zuloa. Gainera, ontziaren beheko zatia (bostena) harea lodiz edo hartxintxarrez bete behar da, ura pilatu ez dadin.

Lur nahasketa

  Lur nahasketa landare bakoitzera eta bere nutrizio beharretara egokitzea komeni den arren, humusa (orbel-lurra), lorategiko lur beltza, simaur konposatua, karea eta erreka-harea dituen nahasketa, egokia izango da espezie gehienentzat. Nahasketaren proportzioak aldatu egiten dira landare bakoitzaren beharren arabera, baina humusak eta lorategiko lur beltzak osatu behar dute erdia baino gehiago, hiru laurdenak gainditu gabe. Humus kopurua gehitu egingo da landarearen nutrizio beharrak gehitu ahala eta nahasketaren gainerakoa honela osatuko da: laurdena harea eta hamarren bat simaur edo satsa. Darabilgun lurra ona dela seguru ez baldin bagaude, landare ikatzaren hautsa gehi diezaiokegu nahasketari, infekzio aukerak gutxitu egiten baititu. Turba apur bat (landare jatorriko material organikoa, oso drainatze ona duena) eransteak hobetu egiten du edozein lur motaren aroltasuna.

  • Turbak. Ingurune hezean beste landare batzuk deskonposatzetik ateratzen diren material organikoak. Daukaten gatz karbonatu kopuruaren araberakoa izango da kalitatea. Orokorrean, oso xurgatzaileak eta drainatze onekoak izaten dira. Azidotasun handia (pH baxua) edo neutroa izaten dute.
  • Pinu azala. Taninorik (zuhaitzek izaten duten substantzia lehorgarririk) ez baldin badu, egokia zenbait landarerentzat, adibidez orkideentzat; zenbait elementu artifizialen aldean ona da, gainera.
  • Txilarra. Txilar, gaztaina edo beste landare batzuetatik ateratako landare-hondar ustelduak. Lurrik egokiena dira hainbat landarerentzat.
  • Perlita. Harri bolkanikoa, xehatua, erraustua eta hedatua. Pisu urria du ezaugarri nagusi. Oso iragazkorra da konstante eusten die hezetasun eta tenperaturari.
  • Pikoia. Sumendietako lurra, perlita baino dentsitate handiagokoa. Kaktusentzat gomendatzen da.
  • Plastiko hedatua. Pisu gutxi eta bolumen handikoa, erraztu egiten du drainatzea eta prezio merkea duenez, aurreko osagaien ordez erabiltzen da.
  • Buztinezko bolatxoak edo hartxintxarrak. Egosi eta hedatuak, elementu inerte baliagarriak dira helburu hauetarako.
  • Buztinezkoak. Hauskorrak dira, baina porositate edo aroltasun handikoak izaki, ura pilatzea eragotzi eta freskotasunari eutsi egiten diote. Ura xurgatu egiten dute eta eguzkiaren indarrez lurruntzean, freskatu egiten da lorontzia; baina prozesu horretan gatz mineralak ere galtzen dira, landarearen elikagaia hain zuzen eta horrek hainbat gaixotasunen germenak sor ditzake.
  • Plastikozkoak. Ez dute arnasarik hartzen eta gatzik xurgatzen, baina eguzkiaren eraginez berotu egiten dira. Beroa lurrera iristen da eta landarea hondatu egin daiteke.
  • Egurrezkoak. Bizitza laburra dute: iragazkaiztu ezean, usteldu egiten dira azkenean eta break kalte egin diezaioke landareari.
  • Zink edo beste metal batzuetakoak. Iragazkaitzak eta iraunkorrak, egokiak izaten dira altzari baten gainean jartzen ditugun barruko landareentzat, baina drainatze ona izan behar dute eta metala herdoiltzen den edo gatz kaltegarririk darien begiratu behar da. Behin betiko instalazio gisa egokiagoak dira lore-askak lorontziak baino, lur gehiago hartzen baitute eta, beraz, lurraren tenperaturak eta hezetasunak gorabehera gutxiago izaten du.

Landatzea

Lurra prestaturik dugunean, lorontzian sartuko dugu landarea. Horretarako, zuloa egingo dugu lurrean, landagailuarekin. Sustrai-lurra duen landarea baldin bada, ez da lur guztia aurrez lorontzira bota behar, sustraiak sar daitezen behar adina leku utzi behar baita. Landarea jarritakoan, ontzia lurrez beteko dugu. Lurrak sustraiak ongi bildu eta ukitzen gera dadin, aski izango da lorontziari lurrean kolpetxo batzuk ematea. Landatu ondoren, eguzki izpietatik aldendurik eduki behar da ontzia, hostoen itxurak landarea sustraitu dela adierazten duen arte.

Ongarria, substratua prestatzeko unean

Fondoko ongarritzea, edozein landaketatan oinarrizkoa, substratua edo lur nahasketa prestatzeko unean egiten da. Merkatuan salgai dauden ongarri konplexuak egokiak izaten dira ongarritze mota honetarako. Prestakuntzan ongarria ongi zabaltzea lortzeko, ongarri solidoak izatea komeni da, garau fina edo hautsa. Ongarri hori egiteko nitrogeno, fosforo eta potasiozko gatz soilak erabiltzen dira, mikroelementuez gain. Gatz mineralen aldeko aukera egiten badugu, hona hemen proportzio egokiak: landarearen sentiberatasunaren arabera, lur dezimetro kubiko bakoitzeko 1,5 eta 2 gramo artean. Hosto berdeko landareek nitrogeno-gai ugari behar izaten dute; loredunek, berriz, fosforoa eta potasioa behar izaten dute, batez ere hilabete hotzetan eta loraldi betean daudenean. Neguko atsedenaldian ez da urarekin ongarririk bota behar. Landarea ongarritzean ez dira hostoak ahaztu behar: ongarria hostoetan barrena erortzen utziko da, hostoen bidez ere jaten baitute landareek.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto