Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Bakarren batentzat baizik ez digitalak: Kamera digitalak

Argazki-kamera jakin baten aldeko hautua egin aurretik, etengabe bilakatzen ari den argazkigintzaren merkatuaren azken aurreko emaitza diren kamera digital berri-berriok tradizionalak baino -benetan- aukera hobea ote diren gogoeta egitea komeni izaten da

 Nolanahi ere, sistema tradizionalak, bere karrete, negatibo eta guzti, nagusitasunari heltzen dio oraindik: planeta osoan iaz saldu ziren 76 milioi kamera haietatik %12 baizik ez ziren digitalak. Oraindik ere horrelako aukera egitea garestia da, kamera konbentzionalen aldean: horietako modelo batzuk, asetzeko moduko bereizmenaz hornituak, 10.000 pezetaren azpitik daude salgai. Teknologia digitalak erabiltzaileari eskaintzen dion berehalakotasunak, itxuraz behintzat, sekulako aurrerapausoak egin behar ditu aurrerantzean ere. Nolanahi ere, sistema tradizionalak, bere karrete, negatibo eta guzti, nagusitasunari heltzen dio oraindik: planeta osoan iaz saldu ziren 76 milioi kamera haietatik %12 baizik ez ziren digitalak. Oraindik ere horrelako aukera egitea garestia da, kamera konbentzionalen aldean: horietako modelo batzuk, asetzeko moduko bereizmenaz hornituak, 10.000 pezetaren azpitik daude salgai.

Dena den, batzuk eta besteen arteko aldea estutuz doa egunez egun, etengabe. Dagoeneko badira merkatuan 100.000 pezetako kamera digitalak baina, profesional bati dagokiona nahiago izanez gero, milioi erdi pezeta inguru atera beharko da patrikatik. Ordenagailua izatea da kamera hauek erabili ahal izateko aurkezten duten eragozpenetako bat, horrelako aparatuak oraindik ez baitaude edonoren esku. Hala eta guztiz ere, oraingo joera argi eta garbi dago: kamera digitalak nagusitzen ari dira merkatuan baina, trantsizio-etapa honetan, hobe izango du erabiltzaileak sistema bakoitzak zer eskaintzen duen zehazki ezagutu eta hausnartzea.

Kamera digitalen bereizgarriak

Kamera hauek, karretearen ordez, argitasuna eraldatu eta pultsu elektriko bihurtzen duen sentsore bat daukate. Imajina memoria batean finkatzen da eta, honetatik, lehen edo geroago, ordenagailutik iragan beharko da.

Kamera digitalekin duten desberdintasunak bi dira, funtsez: batetik, argazkiak egiteko kalitatea eta, bestetik, gordetzeko sistema. Dena den, denak bat datoz alderdi batean: argazkigintza ulertzeko prozesu konbentzionala atzekoz aurrera jarri da. Orain artean ohikoa zen erabiltzaileak dendan karretea entregatu eta paperezko kopiak jasotzea. Ordenagailuan argazkirik sartu nahi izanez gero, kopia hori eskaneatu behar izaten zuen, nahiz prozesu honek kalitate-galera eragiten zion.

Kamera digitalek atzekoz aurrera burutzen dute prozesu osoa: hasiera-hasieratik, imajina duen artxibo digitala sortu eta, horrela, maneiatze elektronikoa aplika dakioke, lehengaia prest dagoelako. Hortik erabiltzaileak paperezko kopiarik atera nahi baldin badu, inprimagailuaren bitartez egin beharko du. Horrenbestez, honelakoetan euskailu fisikora iragatean gertatzen da kalitate-galera.

Prezio handia, oraingoz

Kamera digitala aukeratzeko garaian zehaztasun bat hartuko dugu gogoan: kamerak gutxienez, 1.280 x 960 pixeleko egiazko bereizmen optikoa (hau da, 1,3 megapixel) erdiesteko modukoa izan behar du. Era horretan, 15 X 23 cm.ko tamainetan ere kalitate handiko inpresioak lortu ahal izango dira. Bereizmenaz ari garela, "egiazkoa" eranskina agertzea ez da alferrikakoa, jakina.

Fabrikatzaileak datu hori ematen ez badu, baliteke bereizmen hori kamerak ez lortzea, objektiboak atzeman ez dituen puntuak irudikatuko dituen programa informatiko batek baizik ("interpolazioa" deritzo horri). Hitz batez, oso litekeena da, amarru edo iruzur teknologiko horrekin mozorroturik, salgai ipini duen produktuaren kalitatea erdipurdiko hutsa izatea.

Horrelako ezaugarri edo bereizgarriak dituen kamera baten gutxieneko prezioa 100.000 pezeta ingurukoa da. Kalitate hobea erdiesteko edo, bestela esatearren, zehaztasunik galtzeke, neurri handiagoko kopiak inprimatzeko aukera izan dezagun, hoberena 1.600 x 1.200 pixeleko kamera da (1,9 megapixel): honakoa beste 50.000 pezeta kostatuko zaigu; bestela, 2.048 x 1.531 pixelekoa (3,1 megapixel), baina honen prezioa 200.000 pezetatik gora igoko da.

Maila horretatik aurrera, prezioak eta kalitatea neurri gabe garestituz doaz eta, horrenbestez, erabiltzaile profesionalentzat bakarrik izango dira baliagarri. Garrantzi handiko xehetasun bat azpimarratuko dugu hemen: zenbat eta bereizmen handiagokoa izan, orduan eta gordetzeko memoria ahaltsuagoa beharko du makinak.

Ezaugarri

Gainontzeko kamera tradizionalek dauzkaten elementu berdinez gainera (optika, flasha edota erabiltzeko erosotasuna, adibidez) kamera digitalak baditu berariazko ezaugarriak. Bisoreak (gama ertain eta garaiko modeloek daukaten pantaila, alegia) hartualdiak egiaz kontrolatzeko aukera ematen du, gertukoak batik bat. Bertan ikusten dira, era berean, argazkian harturiko imajinak. Nolanahi ere, kanpoan argitasun handia baldin badago, zehazki irakurtzea ez da kontu samurra izaten. Argindar ugari gastatzen duenez bateriek gutxi iraungo dute, itzaltzeko mekanismorik ez baldin badauka.

Irudiak biltzeko bi sistema daude, funtsez: flash memoria-txartelak (argitasunarekin zerikusirik ez du, dena den) eta diskete tradizionalak. Aurrenekoa da bietan azkarrena eta edukiera handienekoa, nahiz eta prezio garestia kontrako alderdi nagusia duen: gaur egun ezinezkoa da txartel bat baino gehiago izatea, karrete gisa erabiltzeko. Horrenbestez, irudiak nahiko maiz gorde behar izaten ditu erabiltzaileak ordenagailuan. Elkartu ezinezko bi modelo daude orain merkatuan: bata fabrikatzaile gehienek merkaturatzen dutena eta bestea, aldiz, Sony markak bakarrik ateratzen duena.

Disketea erosoagoa da, izatez. Ordenagailuan bertan irakur daitezkeenez, ez da premiazkoa hari-korapiloak askatuz eta lotuz aritzea, argazkiak kameratik PC-ra iragateko. Prezioz ere modu-modukoa da (50 pezeta inguru kostatzen da alea) eta, horri esker, bat baino gehiago edukita, karrete konbentzionalak bezain erraz alda ditzakegu. Kontrako alderdirik ere badute, ordea: hauetako bat edukiera da, gaitasuna, diskete bakoitzean bereizmen urriko irudi gutxiren bat baizik ez baita kabitzen. Bestetik, irudiak grabatu edo horietara iristeko unean, disketea dezente mantsoagoa da txartela baino.

Laburbilduz, argazkigintza digitalaren abantaila nagusia azkartasuna da. Argazkiak errebelatu edo eskaneatzeko denbora-tarterik ez digu kentzen, teknologia honi esker sortzen den irudi-artxiboa ordenagailuan berehala ikus daitekeelako.

Honelako kamera gehientsuenek, gainera, irudia geratu den bezalaxe erakusten digun pantailatxo bat daukate. Emaitza gure gustukoa ez bada, ezabatu eta behar bezainbestetan egin dezakegu berriro, karreterik edo errebelaturik kontsumitzeke; argindarra izango dugu gastu bakarra. Irudiak, ordea, une horretatik maneiatu ahal izango ditugu ordenagailuan edo, Interneten bidez, mundu zabalera bidali ahal izango ditugu.

Beraz, lanean darabiltzagun irudi gehientsuenak eskaneatu egiten baditugu, dudarik ez dago: digitala ekarri behar. Kopiarik gehienak, azkenean, paperean egiten baditugu, ordea, gaur-gaurkoz alternatiba tradizionala hobe da, kostu txikiagoa izaki, kalitate hobea eskaintzen duelako.

Kamera digitala erosi aurretik komeni izaten da:

  • Orain arte erabili ditugun tradizional gehienek bezala funtzionatzen duen makina bat bilatzea. Ez da komeni bideo edo soinu-sekuentziak ere grabatzen dituen kamerarik erostea, funtzio hori baliatzeko asmorik edo itxaropenik ez badugu.
  • Kameraren menuak aztertu eta nabigatzeko erraz eta senezkoak direnen aldeko hautua egitea, batetik besterako aldea izugarria izan daiteke eta.
  • Hartualdiak enkoadratzeko pantailatxo txiki bat baizik ez daukana ez aukeratzea. Eguzki-argitasunarekin bisualizazio okerra eskaintzen dute eta, gainera, erabiltzeko jarrera deserosoan aritzea agintzen dute. Bisore optiko bat eduki beharko luke, gutxien-gutxienez.
  • Ordenagailuarekiko lotura funtsezkoa da. Aukerarik egokiena USB haria dugu: bost urte baino gutxiago duten PC-entzat eta iMac-en geroztiko Macintosh aparatuentzat balio du. Beste aldetik, arina da eta ordenagailua pizturik dagoela ere entxufa dezakegu. Zaharragoa baldin bada, bi aukera izango ditugu: paraleloa (arruntagoa baina mantso-mantsoa) ala SCSI (azkarragoa den arren, ez da batere ohikoa).
  • Kamera digitalek idatzizko dokumentazioa ekarri beharko lukete. Ia-ia 200.000 pezeta ordaindu ditugularik, ez dirudi batere bidezkoa dokumentazioa geronek inprimatu behar izateak; kasu bakanen batean, ordea, paperaren alferrikako kontsumoa murrizteko balio izan lezake neurri horrek.
  • Kamera digital hauen gastu energetikoa handi samarra denez, birkargatzeko moduko pilak erosi beharko ditu erabiltzaileak kamerak ez baldin badauzka horrelakoak edo litiozkoak.
  • Gaur egun tinta-zurrustaz dabiltzan inprimagailu gehienek kalitate politeko argazkiak inprimatzeko aukera ematen dute. Tintaren eta argazkigintzarako paperaren prezio biziegia dugu arazo nagusia. Horregatik, argazkiak paperean jartzeko unean kontuan hartu beharko dugu beste aukera bat: irudi digitalak inprimatze-zerbitzuak eskaintzen dituen argazki-denda batera eramatea ez ote zaigun merkeago gertatuko, alegia.
  • Harturiko irudiak erreproduzitzeko abiadura egiaztatzea; bestela, hartualdiaren emaitza ikusi ahal izateko segundo mordoa itxaron beharko dugu.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto