Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Behi haragiarekiko konfiantza berreskuratu

Aurtengo Gabonetan, gure irakurleei jai zoriontsuak eta etorkizun hobea opa izateaz gain, azken asteotako gai izarra jorratu behar dugu.

Estatuan behien enzefalopatia espongiforme kasu isolaturen bat agertu dela eta, gizartean alarma piztu da eta behi haragiren ohiko edo noizean behingo kontsumitzaile askoren artean Creutzfeld-Jacob gaitza harrapatzeko beldurra sartu da, gaitz horrek heriotza eragin baitezake ganaduan ezezik gizakietan ere. Kezka, beldur eta fidagaiztasun giro horrek behi okelaren kontsumoaren beherakada latza eragin du, Erresuma Batuan eta Frantziaz gertatu bezala; herrialde horietan lehenago eta kezkagarriago jasan baitzuten arazoaren eragina.

Egia esan, eta zorionez, Espainiako estatuan arazoa ez da inondik ere kezkagarri izatera iritsi: ez da pertsonengan gaixotasun honen kasurik agertu eta oraingoz (azaroaren amaiera arte) gaitzak jotako bi behi aurkitu dira. Eta beste hainbeste gertatzen da Europako beste herrialde batzuetan ere, Danimarkan esaterako.

Horixe baino ez dago, oraingoz. Eta errealitate hori lasaitasunez interpretatu behar dugu, elikaduraren arloko krisi honen garrantzia goratu gabe. Egiari zor, behi haragia jateak oso arrisku txikia dakar eta erabat baztertzen da okela garbiak gaitza transmititzea. Eta txahal haragiaren kasuan ez dago arriskurik, animalia gazteen artean ez baita gaixotasuna agertu: Europar Batasunean ez da kasu bat bera ere gertatu.

Dena dela, hartu behar diren hainbat neurri, besteak beste haragiz egindako pentsuak debekatzea (jatorrian horrelaxe transmititu omen da, berez ardien gaitza baita), EBean osasun-azterketa zorrotz bat gainditzen ez duten 30 hilabetetik gorako behi guztiak hiltzea, hiltegietara iristen den ganadu guztiari arriskuko ehun eta organo guztiak kentzea eta animalia gaixoak antzemateko kontrol analitiko masiboak egitea, behar beharrezko neurriak dira kostu handia izan arren. Eta neurri garrantzitsuak dira, batetik, behiak gaixotu eta pertsonei gaitza transmititzeko arriskua gutxitzeko eta bestetik, kontsumitzaileak berriro behi haragiarengan zuen konfiantza berreskuratu eta bere dietan kezkarik gabe sartu ahal izan dezan.

Kontsumitzaileok elikagaien segurtasunaz genuen konfiantza berreskuratzeko beharra dugu eta haragiaren produkzioan eta osasun kontrolean zerikusirik duten alde guztiek dagokien erantzukizuna har dezaten eskatu behar dugu.

Ezinbesteko dirudi, bestalde, lehenbailehen erakunde zientifiko independente, teknikoki koalifikatu, zorrotz eta fidagarriak sortu eta finkatzea, elikadura arloko edozein krisi lehenik aztertu eta ondoren benetako arrazoiak eta gainditzeko zer egin behar den azal dezaten. Oso lagungarri izan liteke, bestalde, produkzio eta banaketako kate osoan zehar haragiaren trazabilitatea ezartzea, salgai jartzen den haragi puska bakoitzean haragiaren jatorria identifikatu ahal izan dezagun.

Gaur egun, hartzen ari diren eta etorriko diren neurriekin, sekula baino kalitate kontrol gehiago eta osasun aldetik sekula baino garantia handiagoak eskaintzen ditu behi haragiak. Eta zero arriskua haragian eta beste inongo elikagaitan ezinezkoa den arren, abeltzain eta osasun arduradunengan berriro konfiantza izateko unea da. Eta horiek, aldi berean, proposamenak aurkeztu beharko dituzte betidanik gure dietako osagai izan den eta nutrizioaren aldetik hain interesgarri den elikagai horren segurtasuna bermatzeko.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto