Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Alkoholik gabeko roll-on desodoranteak: Kalitatean, alde handiak

Oraingo honetan, 50 mililitroko ontzian merkaturatzen diren alkoholik gabeko 8 desodorante aztertu dira; hauen prezioak 297 pezetatik (Hydro Genesse) 400 pezeta (Heno de Pravia eta Rexona) ingurura doaz

Roll-on motako alkoholik gabeko zortzi desodoranteak, banan-banan

Dove

  • 374 pezeta. Garestietako bat izaki, kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena.
  • Azterketan, denetatik hoberena. Hutsik ez du inon agertzen. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du. Likidoago likatsua baino.
  • Hidratantea (glizerola) daukan arren, gai hori daukaten beste bi produktuek baino gutxiago du honek. Lurrinkiaren iraupena, onartzeko modukoa. Arropan ez du aztarnarik uzten.

Hydro Genesse

  • Denetan merkeena: 297 pezeta; aukera polita da hau ere. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du.
  • Denetan likatsu edo krematsuena da. Bakterizida (triklosana) dauka. Lurrinkiaren iraupen aldetik, hoberenetako bat.
  • Akats bakarra dauka: arropan aztarna uzten du.

Sanex

  • 312 pezeta, merkea. Aukera polita, hau ere. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du.
  • Aztertutako zortzietatik, beste bik ere badaukate hidratatzailea (glizerina), beste batek bakterizida (triklosana) eta honek bakarrik zikatrizatzailea (alantoina).
  • Baina, proban aztarna utzi zuen arropan eta, gainera, lehortzeko behar duen denbora luzeegia izan zen (bi minutu, ia).

Natural Honey

  • 310 pezeta, merkea. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du. Denetan likidoena eta hoberenetako bat, baina araua urratzen du alderdi batean: eginiko proban ez zuen gutxitu besapeko hezetasuna, etiketan kontrakoa iragartzen duen arren.
  • Freskotasun-sentsazioaren aldetik hoberenetako bat eta azkarren lehortzen direnen artekoa.
  • Arropan ez du aztarnarik uzten. Hidratatzaile (glizerina) gehien daukana. Lurrinketaren iraupena, ona.

Nivea

  • 347 pezeta, prezio ertaina. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du.
  • Aplikatzeko unean sortarazten duen freskotasun-sentsazioa, lehortzeko denbora eta lurrinkiaren iraupenean nabarmentzen da.
  • Baina arropan aztarna txikia uzten du eta, proban, hezetasuna ia ez zuen gutxitu; dena den, beste batzuek ez bezala, etiketan ez du horrelakorik iragartzen.

Rexona

  • 410 pezeta, bigarren garestiena. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du.
  • Arropan aztarnarik ez du uzten. Onartzekoa den arren, ez da hoberenetako bat, lurrinkiaren iraupenari dagokionez.
  • Irregulartasuna: etiketan hala iragartzen duen arren, proban ez zuen gutxitu besapeko hezetasuna.

Mum

  • 316 pezeta, merkeetako bat. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du. Lurrinik ez daukan bakarra.
  • Besapeko hezetasuna gutxitu egiten du. Aplikatu zenetik zazpi ordura, lehengaietako lurrina endekatuxea agertu zen eta arropan aztarna txikia utzi zuen.

Heno de Pravia

  • 416 pezeta, denetan garestiena. Denek bezala, gorputzari darion izerdi-usaina galarazten du.
  • Aplikatzeko garaian sortarazten duen freskotasun-sentsazioa du alderdi nabarmen bakarra. Arropan aztarna txikia uzten du eta, aplikatu zenetik zazpi ordura, lehengaietako lurrina endekatuxea agertu zen.
  • Irregulartasuna: etiketan iragartzen duen arren, proban ez zuen lortu besapeko hezetasuna gutxitzerik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du