Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Atun argia oliotan: Erdiak kasik ez dira "atun argi", atuna baizik

Oliotan kontserbatu eta 80 gramo garbiko hiru latako pack-etan ontziratutako atun argiaren zazpi lagin aztertu dira oraingoan

Laburbilduz

  • 80 gramoko 3 latako pack-etan ontziratu eta landare-oliotan kontserbaturiko atun argiaren zazpi lagin aztertu dira. Calvo eta Escuris laginen prezioa 760 pezeta ingurukoa da, kiloko; Isabel da merkeena: kiloko 636 pezeta baizik ez. Gainontzekoak, 704 eta 729 pezeta artean kostatzen dira kiloko. - Ongi landutako produktua da (freskotasun, osakera, itxura eta akatsak kontuan izaki) eta egoera higieniko-sanitario egokian saltzen da.
  • Kontserbako atuna elikagai nutritibo eta osasuntsua da. Balio biologiko handiko proteina ugari aportatzen ditu, gantz gutxi (%10-%12) eta karbohidrato ez ugariegi dauzka (200 kaloria ehun gramoko). Gaixotasun kardiobaskularretan eragin onuragarriak omen dituzten omega-3 gantz-azidoak ditu eta, gainera, mineral eta bitaminen iturri oparoa dugu.
  • Calvo lagina izan ezik (ekilore-oliotan baitator) denek baliatu dute soja-olioa, hau kalitate apalagokoa den arren.
  • Escuris, Isabel eta Cabo de Peñas laginetako arraina ez da "atun argia": izendapen horrek berez edo legez agintzen duena ez bezalako espezie bat da (apalagoa, merkataritzaren ikuspegitik). Isabel eta Cabo de Peñas laginek ez dute araua urratzen, 2000ko ekainaren 5ean (legeria hau indarrean sartu zen datan, alegia) baino lehenago ontziratu zirelako. Escuris lagina, seguruenik, arauz kanpokotzat jo dezakegu: ez zion frogatu CONSUMERi azterturiko lagina data hori baino lehenago ontziratu zenik.
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Friscos laginak eskaintzen du: bera da bigarren merkeena (704 pezeta kiloko), asetzeko moduko kalitatea eta dastaketan agerpen polita dituelarik. Calvo ere aukera polita da: aurrekoa baino %8 garestiago izaki, dastaketan antzerako puntuazioa lortu zuen, baina kalitate hobekoa da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto