Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Gizon bat hil egin zen futboleko ate batekin jolasean ari zela

1993an gizonezko bat semea jasotzera joan zen Nafarroako Huarte Arakileko Udalaren jabetzako pilotalekura eta, zain zegoen bitartean, bazter batean zegoen areto-futboleko atearen goiko langari heldu zion esku biekin. Atea apurtu, lurrera erori eta aurrean eraman zuen gizona eta horren ondorioz hil egin zen. Epaitegi Gorenaren 2000ko urriaren 6ko epaiaren arabera, hildakoak ez zuen zuzen jokatu, areto-futboleko ate bat ez baita gimnasiako ariketak egiteko leku egokia eta horrenbestez, biktimaren errua izan zela esan zuen.

Baina Udalari ere egotzi zion errurik, istripua eragin zuen atea seguruago bihurtzeko behar diren elementurik ez zuelako. Zehazkiago esanda, ez zuen behar zen neurririk hartu jendeak ate hura erabil zezan, aski gauza jakina izan arren herritarrek ate hura itzulipurdiak eta antzekoak egiteko erabiltzen zutela. Gorenak azpimarratu zuen Udalaren jokaera zuhurgabea frogatuta dagoela, izan ere istripuaren ondoren segurtasun neurriak hartu ziren eta ate modeloak aldatu eta zoruari lotuta jarri baitzituzten. Aurreko guztia dela eta, Udala eta biktima bera egin zituen Gorenak errudun eta gutxitu egin zuen hildakoaren ondorengoei Udalak eman beharreko kalte-ordaina.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du