Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kalte-ordaina diagnostiko okerragatik

Emakume bat otorrinoarengana joan zen belarriko gaitz batengatik. Medikuak hainbat tratamendu jarri zizkion baina emaitza positiborik gabe, erdiko otitis kroniko aldebikoa diagnostikatu ondoren. Gero, lau ebakuntza egin zizkioten baina egoerak okerrera egin zuen eta aurpegiko paralisia izan zuen. Egoera horren aurrean, belarriko tuberkulosiaren proba egin zion medikuak, baina emaitza negatiboa izan zen.

Emakumea beste espezialista batengana joan zen eta hainbat proba egin ondoren, erdiko otitis tuberkulosoa diagnostikatu zioten eta beste tratamendu batekin, hobera egin zuen. Epaitegi Gorenak 2000ko azaroaren 3ko epaian dio egiaztaturik geratu zela lehen otorrinoak gaixoa tratatu zuen artean ez zuela sendatzen jakin, mediku espezialista izan arren. Zientziak eskaintzen zizkion bitartekoak ez zituen egoki erabili eta zuhurgabe jokatu zuen, tuberkulosi otikoaren proba berandu egin baitzuen eta emaitza negatiboari eutsi zion, analisiaren zuzentasuna egiaztatzeko beste analisi bat egin gabe. Horrela, arriskuan jarri zuen emakumearen osasuna. Medikuaren betebeharra bitarteko egokiak erabiltzeari buruzkoa den arren eta ez emaitzei buruzkoa, medikuaren arduragabekeria frogaturik geratu zen kasu honetan eta emakumeari hamabost milioiko kalte-ordaina ematera zigortu zuten medikua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du