Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Pertsona bat Galiziako Osasun Zerbitzura joan zen, ezkerreko eskuko hatz erakuslean lesioa zuelako. Ebakuntzaren aurretik kateter bat sartu zioten zainetik. Kateterra apurtu eta eskuineko bentrikuluraino joan eta birikako arterian kokatu zen. Horren ondorioz, ebakuntza kirurgiko larri bat egin behar izan zioten gaixoari, kateterra ateratzeko; 246 egun behar izan zituen lesioak sendatzeko eta arrasto gisa, orbain bat geratu zitzaion toraxean.
Horren ondorioz demanda jarri zuen fabrikatzailearen (Abbot laborategiak), Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren, INSALUDen eta Galiziako Osasun Zerbitzuaren aurka. Lehen instantzian, gaixoari hamar milioi pezeta ordaintzera zigortu zen laborategia eta gainerakoak absolbitu egin zituen. Apelazioan sei milioira jaitsi zen kalte-ordaina.
Hala ere, laborategiek Gorenera jo zuten eta galdu egin zuten. Gorenak 2000ko azaroaren 15eko epaian dio gertakariak izan zirenean indarrean zela Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorra eta horrek behartu egiten dituela laborategiak arduraz jokatu zutela frogatzera. Hala ere, Gorenaren ustez laborategiak ez zuen frogatu kateter-ak akatsik ez zuela eta egiaztaturik geratu zen behar bezala erabili arren hautsi egin zela. Horren ondorioz, gaixoari eragindako kaltea ordaindu beharra dauka laborategiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa