Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Erosleek ez zituzten ordaindu enpresa eraikitzailearen hipoteka eratzeko gastuak

76 kontsumitzailek apartamentuak erosi zituzten eraikin batean. Salerosketa kontratuetan, finkarengan zuen hipotekaren eratze-gastuak erosleei kobratzeko ahalmena ematen zion klausula sartu zuen enpresa eraikitzaileak. Kontsumitzaileek elkar hartu eta demanda jarri zuten inmobiliariaren aurka eta klausula indarrik gabe uztea eta kontzeptu horregatik kobratutako kopurua itzultzea eskatu zuten. Auzia Epaitegi Goreneraino iritsi zen eta 2000ko ekainaren 1ean kontsumitzaileen aldeko epaia eman zen.

Gorenaren aburuz ordainketa hori bidegabea da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 10.1 c).11 artikuluak xedatzen duenaren indarrez. Lege horren arabera, produktu edo zerbitzuen eskaintza edo salmentari ezartzen zaizkion klausula, baldintza edo estipulazioek fede ona eta kontraprestazioen oreka justua bete beharko dute. Horrek ez du aukerarik ematen etxebizitzen lehen salmentan saltzaileari dagozkion titulazio-tramiteen ondoriozko gastuak erosleak bere gain hartu behar dituela ezartzen duen estipulazioa ezartzeko. Horregatik, estipulazio hori baliogabea dela ezarri zuen Epaitegiak eta salerosketa kontratuan ez da sartuko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du