Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Berogailuaren indarraren eraginez, leihoak ireki behar

Bizilagunen gutxiengo batek etxean hotz izaten duela eta, gure eraikineko berogailua 13:00tik 22:00etara piztuta izaten da orain, estatutuek diotenari jarraituz. Horren ondorioz izugarrizko beroa egiten du etxeetan eta leihoak ireki beharra izaten dugu. Gainera, komunitatean ez dago behar adina diru eta bizilagun guztiei aparteko ordainagiriak pasatzea erabaki da, gasolioaren gastuari aurre egiteko. Derrigorrezkoa da aparteko ordainagiri horiek ordaintzea? Zein kopuru arte da derrigorrezkoa ordaintzea, Jabetza Horizontalaren Legearen arabera?

 Jabekideen Batzarrean berogailuaren kontsumoa gehitzea erabaki bada, bizilagunak behartuta daude horren ondoriozko gastuak ordaintzera. Jabetza Horizontalaren Legeak ez du zehazten gastu komunetarako ekarpenerako gehienezko mugarik, ez eta zein ehuneko igotzea den zilegi ere. Bizilagun guztiak gastu horietan parte hartzera behartuta daudela bakarrik dio Legeak, partaidetza kuotaren arabera edo ezarrita dauden baldintzetan.

Hala ere, berogailua pizteko ordu kopuruaren inguruan adostasunik ez badago, pizteko ordutegiari buruz aho batezko akordioetara iristea izango da onena. Kontuan izan behar bizilagun elkarteak Jabetza Horizontalaren Legeak ez ezik, Estatutuek eta barne erregimeneko arauek ere arautzen dituztela, horrelakorik balego.

Printzipioz, berogailuaren erabilera arautzen duten arauak ez dira, berez, Estatutuen edukitzat hartzen, barne erregimeneko arauetako gaitzat baizik (horietan arautzen baitira elkarbizitzaren inguruko eta zerbitzu eta gauza komunen erabileraren inguruko alderdiak) eta horrekin ez litzateke beharrezko izango erabateko adostasuna. Horrenbestez, gehiengoa aski litzateke bizilagunen beharrak aldatu ahala ordutegia ere aldatu eta egokitzeko.

Baina kasu honetan berogailuari buruzko kontuak Estatutuetan arautzen direnez (arauetan behar lukeen arren), Jabeen Batzarrak aho batez arbitro bat izendatzea erabaki ahal izango luke eta haren erabakia betetzea (Eraikinen Jabeen Elkarte, administratzaile eta abarren bitartez), barne araudikoak diren arauak Estatutuetatik "ateratzea" gomenda dezan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du