Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Nola aurre egin gastu komunei: Kontuak bereiz ala baturik?

Etxeko gastuak nola kudeatu: horra hor bikoteak lehen edo geroago gainean izango duen kontu nagusietako bat, harremana sendotu eta elkarrekin bizitzen jartzen badira

  Diruaz gordinki mintzatzea ez dugu gehientsuok gauza erosoa baina, nolanahi ere, ezin ukatuzkoa da dirua zentzumenez eta bidez erabiltzeak ere bizitza sentimentala gozatzen lagunduko duela. Hipoteka, fakturak eta bestelako gastu komunak, bikoteak kasu jakin horretarako onarturiko formularen arabera ordaindu beharko dira, etxeko ekonomiak errezeta unibertsalik ez baitu. Familia bakoitzak, dirua baliatzeko modurik hoberen edo egokiena zein den deliberatuko du, unean uneko gorabeherak kontuan izanik: horrelako erabakiak hartu aurretik, biziki lagungarria izango dugu banku-kontu komunen nolakotasunak, alderdi onuragarriak eta kaltegarriak ezagutzea.

Ezustekoen aurrean, malgutasuna

Famili bizitza, ordea, gehienetan ezustekoz josia egoten denez, gorabeherak aldatzekotan etxeko kontuak nola antolatuko diren aurreikusteak ere garrantzi handia du. Umeak ekartzean, adibidez, hainbat aukera hartu ahal izango ditu amak: aldi batean lan egiteari uztea edo, behin-behingoz lanaldia murriztea; baina irtenbide bat zein bestearen alde eginik ere, emakume horren diru-sarrera urrituko du. Era berean, litekeena da bi bikotekideek lanpostua galtzea. Bi egoera horietan (bizitzak ustekabean aurkez dezakeen besteren batean bezalatsu), kontu komuneko sarrerak murriztu egingo liratekeenez, derrigorrez ordaindu beharreko gastuei buru egiteko bezainbeste diru egon dadila aurreikusi beharko da.

Kontu berezi gabeak edo kontu bateratuak

Bikote batek kontu komuna irekitzea erabakitzen duenean, gogoan hartu behar da zein alde dagoen kontu berezi gabea eta kontu bateratuaren artean, batak zein besteak eskaintzen duten erabilera-askatasunaren eta baliatzearen ondorioak funtsez desberdinak direlako.

Kontu berezi gabeak erabili ahal izateko alderdi bakar batek baimena emanik nahikoa da; kontu bateratuetan, berriz, finantza-eragiketak egiteko beharrezkoa izango da beti titular guztien sinadura. Batean zein bestean, kontuen kargurako kreditu- edo zor-konturako txartela kontratatu daiteke; horretarako aski izango da titular guztiek sinatzea, txartelaren titularra pertsona bakar bat baldin bada ere (kontratua pertsona horrexek halakotzat izenpetuko du, gainera). Kontu berezi gabea edo bateratua ireki ahal izateko beharrezkoa izango da titularren horretarako berariazko asmoa agertu eta erregistratzen den bankuaren politika onestea. Eskuarki, kontratua erakundearekin egiten da, zuzenean, titularrak bertan direla. Garrantzi handikoa: kontrakorik agintzen ez bazaio, bankuak kontu berezi gabea irekiko du.

Abantaila eta eragozpenak

  Senar-emazteek kreditua kontu berezi gabearen bidez eskatuz gero, kontu hori lagungarri izan dakieke, biek ere kreditu-iraganaldi sendoa erakusten baldin badute, nahiz eta bakoitzak, berez, behar adinako diru-sarrerarik ez izan. Ekonomi profil eskaseneko kidearentzat ere izango da mesedegarri: berak eskatuta ukatu litzaiokeen mailegua era honetan eman egingo zaio eta. Nolanahi ere, horrelako kontu berezi gabeek behartu egiten dituzte ezkontideak, bietako bakoitzak zorrak ordain ditzan.

Horrenbestez, biak elkarrengandik apartatzekotan, kontu horretatik kide ohietako batek (edozeinek) sekulako gastuak egin ditzakeenez, zorrak ordaintzeke utzi eta, horrela, baliteke beste kidearen banku-historiala lur jota uztea. Kontu bateratuetan eragiketak egin ahal izateko, aldiz, titular guztien baimena eduki beharra dago eta, gainera, operatibitate mugatua eskaintzen dute. Irtenbide hori kontrol-alorreko arrazoiak direla medio aukeratu ohi da: inork ere ezin dezake kontu hori erabili gainontzeko titularren baimenik izan gabe. Neurriak kontuaren gainerako jabeengan mesfidantza edo susmorik sor dezakeen arren (eta horretan egiaren parte bat badagoen arren), zenbaitetan aukera hori izaten da egokiena. Arazotan dabiltzan senar-emazteek dezente baliatzen dute formula hau, ongi konpontzen ez diren bikoteak direlako edo bi ezkontideetako batek gaitzen bat (alkoholismoa, ludopatia, etab.) nozitzen duelako. Horrela bada, kontu bateratua da fondo komunean utzitako guzti-guztia gabe ez geratzeko konponbiderik hoberena.

Ezkontzaz kanpoko kontu bateratuak

Kontu bateratuak eskuarki enpresa ertain eta txikietan -batik bat- edota familiako herentzien ondoriozko arazoei konponbidea emateko ere erabiltzen dira. Sinadura bateratuei (hau da, zeinahi eragiketa burutu ahal izateko, titular guztiek izenpetzea nahitaezkoa izateari) esker, bazkide edo senide bakoitzak gainontzekoen operatibitatea mugatu egiten du.

Horrek behartu egiten du eragiketa egin duen kidea, berak egindakoaren berri gainerako titular guztiei ematera. Eskarmentuak adierazten duen bezala, ordea, azkenean beharrezkoak diren agiriak bazkideek beraiek, senideek edo hurkoek ematen dizkiote eragiketak egingo dituen kideari, arazo jakin batzuen aurrean, aldez aurretik eta aldiro-aldiro berariaz baimenik eman beharrik izan gabe, fondoak jaso ahal izan ditzan. Era berean, formula horri esker, sinaduren titulartasuna modu erraz samarrean aldatzeko aukera dago (aginduak atzera botatzea da egin beharreko bakarra): garai batean kontua ireki zuten pertsona guztiak bildurik, eragiketak egiteko hurrengo aukera zein izango den deliberatuko dute orain, elkar harturik.

Ezkontideak elkarrengandik apartatzen baldin badira, bien izenean dauden kontuei arreta berezia eskaini behar zaie: bertan kreditu-txartel, hipoteka edo mailegurik badagoen zehazki argitu beharra dago. Kreditu-historialean berebiziko eragin kaltegarria izan lezake bi titularretako batek kontu bateratuak egokiro ez erabiltzeak.

Kontu bateratuan ordaindu beharreko saldoa baldin badago, bi ezkontideak dira legearen aurrean erantzule. Banantze-hitzarmena sinatzeko unean kontuan hartu beharreko alderdia izango da hori, itun horretan bertan edo epaian zehaztuko baita nork arduratu beharko duen balizko mailegu edo hipotekak ordaintzeaz edo, bestela, ordainketak batera egingo diren. Kasuistika amaigabea da eta, jakina, bankuak ez du ezagutzen kontuaren titularren egoera pertsonala. Horrelako kasuetan aukeratzen den alternatiba kontua blokeatzea da, beste titularraren eragiketak erabat galarazteko. Hori hautatu nahi bada, nahikoa da bankura joan eta horrelaxe eskatzea, kontu jakin horren titularra bera dela frogatu ondoren.

Bikote bakoitzak bere erabakia

Kasu bakoitzean berariazko erabakia hartu behar izaten den arren, bi bikotekideak lanean dabiltzanean, eskuarki, hiru banka-kontu edukitzea komeni izaten da, hots, bata gastu komunak ordaintzeko eta beste biak, bikotekide bakoitzak berea izan dezan. Baterako kontua beste biek elikatzen dute: hilean ezkontide bakoitzaren diru-sarreren portzentaje jakin bat edo, bestela, bi alderdiek deliberatu eta erabakitako kopuru finkoa bideratzen da bertara. Era horretan, gastu arruntak bi kideek onartzen badituzte ere, nork bere independentzia ekonomikoa mantentzen du. Kontu horretara bideratuko den munta zehaztea gauza erraza ez denez, komeni da bi gauza gogoan izatea: batetik, nolako gastu finkoak ordainduko dira batera famili nukleotzat eta, bestetik, bi alderdietako diru-sarrerak berdin-berdinak seguru asko izango ez direnez, kontu bateratuan bakoitzak zenbat diru jarri beharko duen, lanean irabazten duenaren arabera.

Gastu komunen munta erdi bana ordaintzea ere aukeratu dezakete bi kideek: zeinahi irtenbide da balekoa, bi kideek adostasunez harturiko erabakia baldin bada. Bi kideetako bat lanean ez baldin badabil, gastuak beste era batera antolatzea komeni da, diru-sarrerarik ez duena menpekotasun-egoeran suerta ez dadin ahaleginduz. Horrenbestez, diru-sarrera bakarreko famili nukleoan eskuarki kontu bateratu bakarra egoten da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto