Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Nork ez ditu noizbait izan behin eta berriz errepikatzen zaizkion ideiak edo kezkak eta horietatik aldentzeko zailtasunak?
Ez dira gutxi sistematikoki zalantza izaten dutenak: atea ondo itxi ote duten, gasa kendu ote duten, argia itzali ote duten... eta bai, egin dutela konfirmatzen dute behin eta berriz. Beste zenbaitek mania jakin batzuekin erritoz betetzen du bizitza: sukaldeko baldosak edo etxerako eskailera mailak zenbatu, lurreko marrak ez zapaltzea, autoen matrikula zenbakiak gogoan hartzea, bilera eta jatorduetan beti leku berean jartzea, poltsikoan ezertarako balio ez duen objekturen bat eramatea... Baina horiek anekdotak besterik ez dira, benetako arazo psikologiko bihur daitezkeen ohituren agerpen hutsak. Guztiok ditugu, maniatzat har daitezkeen arren, normaltzat jotzen ditugun ohiturak. Baina pentsamendu edo mania horiek sufriarazten digutenean, obsesiozko aldaketa konpultsiboen aurrean gaude. Obsesioak behin eta berriz errepikatzen diren pentsamenduak dira, norberak hala nahi ez arren, eta pertsonak ezin ditu kontrolatu.
Obsesiozko pentsamenduak jokaerako keinu ia automatiko izatera iristen badira, konpultsio, ekintza edo mania bihurtzen dira eta pertsonak errepikatu egin behar izaten ditu, ongi -edo gutxienez lasai- sentituko bada. Konturatzen da zein zentzugabe eta irrazionalak diren, baina ezin ditu saihestu. Konpultsioak, elkarrekin lotu eta katea osatzen dutenean, erritual patologiko bihurtzen dira.
Pentsamendua, orokorrean, geure buruarekin izaten dugun elkarrizketa da eta egoera jakin batzuei buruzko baieztapenak egiten ditugu pentsamendu horietan. Positiboak izan daitezke, ongi sentitzen bagara eta lagundu egiten badigute; edo negatiboak, emozio negatiboak eragin eta sufriarazten badigute. Arrazionalak izango dira errealitatean gertatzen denarekin bat badatoz, eta irrazionalak errealitatean gertatzen denetik aldendu egiten badira.
Sufrimendurik handiena pentsamendu irrazional negatiboek eragiten dute. Hona hemen horietako batzuk:
Guztiok izaten ditugu maniak, kezkak edo pentsamendu errepikakorrak. Baina obsesioa gizarte harremanak zaildu edo eragoztera iristen bada, pertsonak askatasuna galtzen badu ... nahaste obsesibo-konpultsibo baten aurrean egongo gara eta espezialistaren laguntza eska dezake horrek.
Pentsamendu irrazionalek konta ezin ahal ondorio izaten dute jasaten dituzten pertsonengan eta eurekin bizi direnengan. Katalogoa oso zabala da, eragozpenik txikienetatik hasi eta amaiera dramatikoetarainokoa. Eta hori guztia errealitatea distortsionaturik interpretatzeagatik. I. mendena Epicteto filosofo estoikoak adierazi zuen bezala, "gizakiak ez dira gauzen eraginez erotzen, gauzez egiten duten interpretazioaren eraginez baizik". Edozein kasutan ere, obsesioei nola ihes egin eta pentsamendu irrazional eta distortsionatu horiei aurre egiten jakitea da interesgarriena. Eta, ondorioz, jokaera konpultsiboak gainditzea nola lortu. Psikologia zientifikoak, Ellis, Beck, Mahoney edo Golfried autoreen eskutik, Berregituratze Kognitiboa sortu du, pertsonek egoera jakin batzuetan edo beste pertsona batzuen inguruan dituzten interpretazio edo pentsamendu okerrak identifikatu, aztertu eta aldatzea helburu duen teknika psikologikoa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
CONSUMER EROSKIn zure datuen pribatutasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu, lege oharra. © EROSKI Fundazioa