Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

David Byrne, politiko komunitarioa

Espainiako estatuan jende askok bizi izan zuen 80 hamarkadan koltza olioaren kutsadura masiboa. Testuinguru horretan, beldurra eta elikaduraren segurtasunari buruz mesfindantza eragin dute behi eroen gaitzak eta antzeko osasun arazoek; agintari publiko eta produktoreek berehala neurriak hartzea eskatzen du jendeak, kontsumitzaileak konfiantza berreskura dezan. Bruselan horrela planteatzen al dira gauzak, ala arazo hauei sortu ahala egiten zaie aurre?

Nola bihurtuko da Europako Elikadurako Agintaritza (EEA) elikadura-segurtasunaren arloko politika berriaren pieza nagusi? Lortuko al du granjatik hasi eta kontsumitzailearen mahairainoko segurtasuna bermatzerik? Urtean 40 milioi euroko aurrekontua eta 300 pertsona baino gehiagoko plantila izango dituela aipatzen da. Zertarako erabiliko dira bitarteko horiek?

Espainiako estatuan Elikadura-segurtasuneko Agentzia sortu behar da elikagaien kontrolerako jarduerak koordinatzeko eta Administrazioari euskarri teknikoa eskaintzeko. Kontrolak indartze hori aski izango al da, zure iritziz, kontsumitzaileek konfiantza berreskuratu eta elikagaiak gaixotzeko beldurrik gabe kontsumi ditzaten? Ez ote litzateke beharrezko elikagaien produzitzaileak eta ezartzen dituzten elaborazio sistemak zuzenean inplikatzeko neurriak ere hartzea?

Elikadurako segurtasun neurrien aplikazioaren kontrol-neurri egokiak izatea funtsezkoa da elikagaien segurtasuna bermatzea helburu duen estrategia baterako. Horrenbestez, txalotu egiten ditut espainiar Estatuko agintaritzek elikagaien kontrolak hobetzeko eta koordinazio hobea ezartzeko egiten dituzten ahaleginak. Komunitatean, elikagai eta pentsuen kontrol ofizialak indartzeko eta elikagaien segurtasunerako kontroletan estatuetan dauden hutsuneak zuzentzeko lege-proposamen bat aurkeztuko du aurten Batzordeak Kontrol sistemak harmonizatzea da gure helburua, eta horretarako irizpide operatiboak finkatuko ditugu; horien argitan, EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak auditoriak egingo dizkie estatu bakoitzean eskuduntza duten agintaritzei.

Gainera, komunitate mailako jarraibideak eman behar ditugu, estatuan ere kontrolerako estrategia koherenteak, arriskuan oinarrituriko lehentasunak eta kontrolerako prozedura eraginkorrak ezar daitezen. Horixe da 2000ko urtarrilean argitaratu zen Elikadura arloko Segurtasunari buruzko Liburu Zuriaren proposamenetako bat. Liburu Zuri horretan anbizio handiko programa bat aurkeztu zen EBeko elikadura arloko legeria guztia berritzeko eta horren barruan, bereziki, elikadurako segurtasunaren arloan produktoreek duten erantzukizun argitzeko legeria berrikustea. Elikagaien produkzioko higieneari buruz arau berriak ezartzearen inguruan 2000ko uztailean aurkeztu ziren proposamenek, adibidez, kontuan hartzen dute dagoeneko ikuspegi berri hori. Beraz, bai, beharrezkoa da neurriak hartzea eta hartzen ari gara gainera, kontrolei dagokionez eta baita elikagaien produkzioari buruzko eta produktoreen erantzukizunari buruzko legeria hobetzeari dagokionez ere. Arlo bi horietan egiten dugunak balio izatea espero dugu, kontsumitzaileek elikagaien segurtasunari buruzko konfiantza berreskura dezaten.

Zer esan dezakezu genetikoki aldatutako elikagaien segurtasunaz? Ez ote diote, lehenago edo geroago, kontsumitzaileari osasun arazorik eragingo?

Dagokion agintaritzak ebaluazio egokia egin eta onartu dituen elikagai genetikoki aldatuen inguruan ez dago froga zientifikorik kontsumitzaileen osasunarengan espero ez zen eragin negatiborik izan dutela esateko. Oraingoz, genetikoki aldaturiko produktuak landatzeak ingurugiroarengan duen eraginaz ari dira zientzialariak eztabaidan. Gainera, aldaketa genetikoari buruzko eztabaidan gai horrekin loturiko alderdi etikoak ere jorratu behar dira.

Genetikoki aldaturiko elikagaien komertzializazioa onartzeko oinarri zientifikoak erabiltzearen aldekoa naiz, produktu seguruak baino ez direla komertzializatuko bermatzeko. Eta kontsumitzaileei hautatzeko aukera eskaintzearen alde nago, genetikoki aldaturiko elikagaiei etiketa zuzena jarrita, genetikoki aldaturiko elikagairik erosi nahi duten ala ez beren kabuz erabaki dezaten. Gaur egun hainbat aukera aztertzen ari da Batzordea, erkidego bakoitzean etiketatze eta trazabilitateari buruzko arauak ezartzeko. 2001eko lehen seihilekoan zehar proposamen multzo bat lantzen aurrera egingo dugula espero dut, genetikoki aldaturiko organismoei buruz.

Zein eginkizun izan behar lukete kontsumitzaileek elikadura arloko krisietan? Eta elikagaien kalitatea segurtatzeari dagokionez?

Nire ustez kontsumitzaile elkarteek funtsezko eginkizuna dute elikagaien segurtasunari dagokionez, gizarte zibilean kontsumitzaileen interesen ordezkari nagusiak baitira. Txakur zaindariarena egin lezakete, agintarien eta produktoreen ekintzen zainketa kritikoa eginez. Ahal den guztian era independentean informazioa bildu eta hedatu behar lukete osasun segurtasunari eragiten dioten gaiez; kontsumitzaileekin zuzeneko harremana izanez edo, adibidez, produktuei probak eta konparaketak eginez, kontsumitzaileen elkarte eta aldizkari askok egiten duten bezala.

Uste dut kontsumitzaile elkarteen arteko lankidetzak, estatu zein nazioarte mailakoak, gai konplikatu hauei buruzko lana eraginkorrago izan dadin laguntzen duela, gai hauetan ezagupen teknikoak izatea ia beti ezinbesteko baita. Kontsumitzaile elkarteen arteko elkarlana, krisien aurrean egiten dena zein elikadura-arau seguruagoen aldeko lobby gisa egiten duten eguneroko lana, iruditzen zait politikoengan eragin handiagoa izateko eta kontsumitzaileei mezu koordinatua helarazteko biderik onena.

Jatetxe batera edo erosketak egitera zoazenean, elikadura arloko segurtasunari buruz duzun informazio zabalean oinarrituta hartzen dituzu erabakiak?

Ez dut uste jatetxe batean edo supermerkatuan erabakiak hartzeko elikadura arloko segurutasuna sakon ezagutu beharrik dagoenik. Gustukoen dudana aukeratzen dut. Eta, guztiok bezala, zuhur jokatzen dut.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto