Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeko fakturak: Araudia errespetatzen dute, baina erabiltzailearengan pentsatu gabe

Etxeko gastuak ahal den neurrian murriztea erabakitzen dugunean, horietan zenbait menderaezin direla ohartzen gara, adibidez elektrizitate, ur, gas eta telefoniarena

  Bi edo hiru hilabetetik behin hainbat faktura jasotzen dugu etxean eta gehienetan ordaindu egiten ditugu, kontsumoa zenbaterainokoa izan den pentsatu ere egin gabe, kopurua aurreko ordainagirietakoaren aldean larregikoa iruditzen ez bazaigu behintzat. Neurri batean, fakturak ulertezinak izaten direlako jokatzen dugu horrela, askotan kontsumitzailearentzat garrantzitsuen den informazioa ez baita argi eta ulertzeko moduan agertzen. Zalantzarik gabe, zaila da jakitea gastuaren zein zati den ezinbestekoa eta zein kontrola litekeen. CONSUMERek dozena bat faktura aztertu ditu (hiru konpainia elektrikoenak, bi gas hornitzaileenak, lau telefoniako operadoreenak eta uraren kudeaketako enpresenak beste hiru), legezkotasunaren ikuspuntutik eta erabiltzailearentzako duten erabilgarritasunaren ikuspegitik.

Datuak aurkezteko irizpideetan desberdintasun handiak antzeman ditugu, sektore bereko konpainien fakturen artean ere. Eta legeak ezarritako baldintzak faktura guztiek betetzen dituzten arren, salbuespenak salbuespen ez dira bat ere argiak, irakurterrazak eta erakargarriak. Sektoreka, energia enpresen fakturek gainditu dute ondoen CONSUMERen azterketa: elektrizitatea eta gasa hornitzen duten enpresek. Okerrenak urarenak izan dira eta telefoniakoak erdibidean geratu dira. Enpresaka, positiboki aipagarri dira Iberdrola (elektrizitatea) eta Jazztel (telefonia); faktura kaskarragoak erakutsi dituzte Telefonica eta Aljarafesa (Sevilla) eta Aigües de Barcelona enpresek (azken biak ur hornitzaileak). Agiri horiek irakurtzea nahasgarria da, ez baitago inolako kontraste eta laukirik eta letra ere txikiegia delako.

Fakturako kontzeptuak zehatz bereizten badituzte ere, sarritan ez dituzte azaltzen kobratzen diren kontzeptuak. Eta guztiek ez dituzte eskaintzen azken fakturetako kontsumoen historialari buruzko grafikoak; dena dela, fakturazio-eperen bateko batez besteko kontsumoa jasotzen dute pezetatan, eta datu hori oso baliagarria da kontsumoaren bilakaera egiaztatzeko.

Bestalde, faktura guztietan adierazten da bezeroaren arretarako telefono zenbakia; hala ere, deia oso gutxitan izaten da doakoa erabiltzailearentzat eta kasuen %75en ordutegi mugatua du zerbitzuak, egokiena 24 orduko zerbitzua izatea litzatekeen arren. Azterturiko fakturetan antzeman den beste akats garrantzitsu bat: ordaindu beharreko zenbatekoa beste zenbaki eta informazio pila baten artean bilatu behar izaten da sarritan; kontsumitzaileari datu horixe interesatzen zaio gehien eta nabarmendu egin behar litzateke.

Elektrizitatea

Estatuan hainbat konpainiak eskaintzen duten zerbitzua izan arren, erabiltzaileak ezin du oraindik argindarra hornitzen dion enpresa aukeratu eta irizpide bakarraren arabera inposatzen zaio enpresa: bizi den gune geografikoaren arabera, alegia. Gainera, enpresa guztiek prezio finkoak eskaintzen dituzte, Gobernuak finkatuak. Bi arrazoi horiengatik, elektrizitatean aurrezteko bide bakarra tarifa mota egokia aukeratzea eta zentzuzko kontsumoa egitea izango da.

Hainbat tarifa daude (1.0, lokal txikientzat; 2.0, etxebizitza normalarentzat; 2.0 N, gaueko tarifako harpidedun direnentzat; 3.0, enpresentzat...). Etxeetan ohikoena 2.0 tarifa izaten da. Horren barruan, 0,77 eta 15 kilowatt artean kontratatu ahal izango dugu.

Kostua kalkulatzeko Adibide gisa hartu dugun fakturaren titularrak 4,4 kilowatt ditu kontrataturik..

  • Kontrataturiko potentzia: kopuru finkoa, kontrataturiko potentziaren arabera ordaintzen da. Beti ordaintzen da, ezer kontsumitu ez bada ere bai. Hainbat gailu elektriko aldi berean erabiltzen baditugu eta kontratatu dugun potentzia aski ez bada, "automatikoak" salto egingo du. 4,4kW (titularrak kontrolaturiko potentzia) x 242 pezeta (kWaren hileko prezioa, Gobernuak ezarria) x 2 (hilabeteak)= 2.130 pezeta
  • Kontsumitu den energia: kopuru aldakorra, kontsumitu den elektrizitate kopuruaren araberakoa. 306 kWh (kontsumitu den elektrizitatea) x 13,18 (kWaren hileko prezioa, Gobernuak ezarria) x 2 (hilabeteak) = 4.201 pezeta
  • Elektrizitatearen gaineko zerga: zenbateko aldakorra, kontsumoaren arabera ordaintzen dena. Ikatz meatzaritza diruz laguntzeko balio du. Formula finkoa: %4,864 (elektrizitate zerga) x s/6.331 pezeta (potentzia kontrolatuaren gastua eta energia kontsumituarenaren baturatik ateratzen da) x 1,05113 (koefiziente finkoa) = 324 pezeta
  • Neurgailuen alokairua: kopuru finkoa. Horren truke, enpresak kontagailuaren mantentze-lanak eta konponketak egin behar ditu. 108 pezeta (kontagailu eta etengailuaren alokairuaren tarifa) x 2 hilabete = 216 pezeta

Faktura elektrikoen gure analisia

Fecsa (Grupo Endesa). Katalunia, Teruel eta Huescan. Araudia betetzen du. Faktura argia, kontsumoa xehetasunez desglosaturik dakar, baina kopuru osoa bakarrik ageri da eurotan. Bezeroarentzat hiru telefono zenbaki (gestioak, matxurak eta euroa). Enpresaren web gunearen helbidea dakar, baina ez posta elektronikoko helbiderik. Kontsumo historialaren grafikorik onena. Fakturatu diren kontzeptuen azalpena falta da. Ez da ageri fakturazio-epeko batez besteko kontsumoa, ez pezetatan, ez kWh/egunekotan, baina bai azken fakturak pezetatan eta kWh/egunetan. Bezeroaren arretarako zerbitzua 24 orduz.

Iberdrola. Euskal Autonomia Erkidegoa, Kantabria, Nafarroa, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leon, Madril, Valentziako Erkidegoa, Murtzia eta Extremadura. Araudia betetzen du. Faktura argia eta fakturazioa zehatz desglosaturik (baita eurotan ere). Bezeroaren arretarako telefonoa, 24 orduz. Kontsumoaren historikoa biltzen duen grafikoa. Enpresaren web gunearen helbidea dakar, baina ez posta elektronikoko helbiderik. Faktura azaltzen duen informazioa atzeko aldean dator, baina ez azterturiko guztietan. Ez da agertzen fakturazio-epeko batez besteko kontsumoa pezetatan, baina bai azken fakturen batez besteko zenbatekoa..

Sevillana de Electricidad (Grupo Endesa). Andaluzia, Cadiz hiriburua izan ezik, eta Badajoz. Araudia betetzen du. Faktura argia, kontsumoa xehetasunez desglosaturik dakar, baina kopuru osoa bakarrik ageri da eurotan. Bezeroaren arretarako doako telefono zenbakia. Fakturatu diren kontzeptuen azalpena falta da. Ez du web gunearen helbiderik eta posta elektronikoarenik adierazten. Ez da agertzen fakturazio-epeko batez besteko kontsumoa pezetatan, baina bai fakturazio-epeko eguneko batez besteko gastua. Aurrez egindako gastuak (urtebete lehenago arte) zenbakietan ageri dira, grafikorik gabe. Ez du adierazten bezeroaren arretarako ordutegirik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto