Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Oinez ibiltzeko kirol-zapatilak: Kalitatean, alde handiak

Oinez ibiltzeko zortzi kirol-zapatila pare aztertu dira oraingoan. Erabilera anitzeko produktu honi ezin zaizkio eskatu kirol jakin bat -atletismo, saskibaloi, pilota, futbol, tenis edo beste zeinahi- egiteko berariaz diseinaturik dauden zapatilei eskatzen zaizkien prestazio berberak. Denetan garestiena Reebok Classic izan zen (8.630 pezeta) eta merkeenak (6.000 pezeta inguru), Slazenger 440025, Koops 20134110 eta J´Hayber 1731

Oinez ibiltzeko zortzi zapatila, banan-banan

Reebok Classic

  • 8.630 pezeta, denetan garestiena, askozaz ere. Kalitate handienekoa. Oinez ibiltzeko zapatila bati eska dakizkiokeen prestazioak baino hobeak.
  • Ahulgunerik ez; plantilak hezetasuna zurgatzeko ahalmena eta zola eta zapatilaren gainerakoaren arteko lotura (jositakoa) alderdi nabarmenak ditu.

J`Hayber 1731

  • 5.995 pezeta, merkeenaren parekoa. Oinez ibiltzeko zapatilaren bila dabilenarentzat, aukera politena. Onartzeko moduko emaitzak, oro har.
  • Hiru eragozpen, garrantzi eskasekoak: zapatila zurruna da, ez oso malgua, eta punteraren loturaren sendotasuna erdipurdikoa baizik ez da.

Nike Tour Plus

  • 7.745 pezeta, bigarren garestiena. Emaitza on-onak, alderdi batean izan ezik: moteltzeko ahalmena "erdipurdikoa" baizik ez da (%9ra bakarrik iritsi zen bitartean, zapatila batzuk %25etik aurrera heltzen dira).
  • Denetan arinena (644 gramo) izaki, igurtziaren aurkako erresistentzia eta zola eta zapatilaren gainerakoaren arteko loturaren (jositakoa) sendotasuna ditu alderdi nabarmenak.

Adidas Stan Smith.

  • 7.495 pezeta, garestienetako bat. Emaitza on-onak, alderdi batean izan ezik: moteltzeko ahalmena hutsaren parekoa da (-%9koa).
  • Urraketaren aurkako gaiaren (larrua) erresistentzia eta zola eta zapatilaren gainerakoaren arteko loturaren sendotasuna (jositakoa) ditu alderdi nabarmenak.

Slazenger 440205

  • 5.995 pezeta, merkeenetako bat. Erresistentzia handi eta moteltzeko ahalmen handienekoa bada ere, zola ez da oso malgua eta zapatila zurruntzat har dezakegu.
  • Gainera, zola eta zapatilaren gainerakoaren arteko lotura (itsatsia) eskasa agerian geratu zuen. Plantilak hezetasuna zurgatzeko gaitasuna eta urraketaren aurkako erresistentzia, erdipurdikoak baino ez.

Avia Classic men

  • 6.990 pezeta. Erdipurdikoenetako bat. Zola flexionatzeko erresistentzia txarrenekoa, zurrunena ere bai. Orpo aldean energia gehien ematen duenetako bat den arren, moteltzeko ahalmena hutsaren parekoa du (garrantzi handiko akatsa).
  • Punteran lotura txarra. Alderdi hoberena: gainerako erresistentzi ezaugarriak eta plantilan hezetasuna zurgatzeko ahalmena.

Fila Forum

  • 6.995 pezeta. Onartzeko moduko emaitzak, oro har, baina plantilan hezetasuna xurgatzeko ahalmen eskasa.
  • Zurruna den arren, zola eta plantila erresistentzia handikoak ditu. Koops laginarekin batera, loturetan arazorik sortarazi ez duen lotura itsatsiko bakarra da. Moteltze-ahalmenetik, hoberenetakoa.

Koops 20134110

  • 5.997 pezeta, merkeenetako bat. Okerrena denetan. Oinez ibiltzeko zapatila bati eskatu behar zaizkion gutxieneko ezaugarriak ez dituen bakarra.
  • Emaitza txarrenak, abrasioaren aurkako zolaren erresistentzian, hezetasuna zurgatzean eta, areago, baita gaiaren eta lokarrien erresistentzian ere. Loturen (itsatsiak) sendotasun, malgutasun eta moteltzeko ahalmenetik, ongi.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du