Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Oinez ibiltzeko kirol-zapatilak: Kalitatean, alde handiak

Oinez ibiltzeko zortzi kirol-zapatila pare aztertu dira oraingoan. Erabilera anitzeko produktu honi ezin zaizkio eskatu kirol jakin bat -atletismo, saskibaloi, pilota, futbol, tenis edo beste zeinahi- egiteko berariaz diseinaturik dauden zapatilei eskatzen zaizkien prestazio berberak. Denetan garestiena Reebok Classic izan zen (8.630 pezeta) eta merkeenak (6.000 pezeta inguru), Slazenger 440025, Koops 20134110 eta J´Hayber 1731

  Laborategian egin ziren probetako zenbait, egiari zor, honelako zapatilentzat eskakizun handiegikoak ziren baina, dena den, batzuk eta besteen arteko aldeak zein diren zehazteko aukera eman digute. Reebok, Nike Tour Plus eta J`Hayber laginek bakarrik gainditu zituzten, maila txukun batez, ezarritako proba guztiak. Denetan hoberena Reebok da: J´Hayber laginak "erdipurdikoa" baizik ez zuen merezi izan, ez puntera eta zolaren arteko loturagatik, ez eta flexioaren aurka zolak agerturiko erresistentziagatik ere.

Nike markakoak erakutsi zuen moteltze-ahaltasuna (%9) beste batzuena baino apalagoa izan zen arren, bera baino okerragorik ere izan zen, hala nola Adidas Stan Smith eta Avia Classic Men: ez batak ez besteak agertu zuten inongo amortiguaziorik. Ezaugarri edo prestazio eskasak maizen erakutsi zituzten probak, berriz, hezetasuna zurgatzeko plantilaren gaitasuna, zola eta zapatilaren gainerako zatien arteko lotura eta aipatu berri dugun moteltze- edo amortiguazio-ahalmena. Zeinahi oinetakori gainditzea eska dakiokeen probetan (urraketaren aurkako erresistentzia, lokarrien erresistentzia edota abrasioaren aurka zolaren erresistentzia, alegia) emaitza eskasak jaso zituen lagin bakarra Koops 20134110 izan zen. Slazenger 440205 eta Avia Classic men laginek ere huts egin zuten zolaren erresistentzia eta zola eta zapatilaren gainerako zatien arteko lotura neurtzeko probetan.

Emaitza guztiak kontuan izanik, azterturiko denetan hoberena Reebok da: garestiena da bera, baina oinez ibiltzeko kirol-zapatila batetik espero daitezkeen prestazioak baino ezaugarri hobeak dituelako. Reebok Classic laginarekin batera, kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokienaren garaikurra bereganatzeko lehian jardun dezakeen bakarra J`Hayber markakoa da, prezioa modu-modukoa duelako (2.635 pezeta gutxiago kostatzen da), kalitatez ere apalagoa delako, nahiz eta oinez ibiltzeko kirol-zapatila bati zer eskatu behar zaion kontuan izanda, onartzeko modukoa den.

Urraketaren aurkako erresistentzia

Test honetan zapatilaren gorputzaren errektangelu-itxurako lagin bati tentsio-indar bat noziarazi zitzaion, urraketa-ebakia eginik. Lagina alderik alde urratzeko nolako indarra behar den neurtu zen eta datuek, jakina, zapatilak urraketaren edo hausturaren aurka nolako erresistentzia egin zuten erakutsi ziguten. Lagin guztietako bik bakarrik egin zuten huts: Salzenger markakoak erdipurdiko emaitza baizik ez zuen jaso eta denetan okerrena Koops markako modeloak eskuratu zuen, txartzat hartu zelarik. Urraketaren aurkako erresistentzia handiena J`Hayber, Avia eta Adidas laginek agertu zuten, denek ere "oso ongi" kalifikazioa.

Lokarriek ere badute garrantzirik

Zapatila hauen kalitatea egiaztatzeko xedez egin zen probetako bat, lokarrien erresistentzia neurtzea izan zen. Bi parte izan zituen saiakerak: batean, lokarriak haustearen kontrako erresistentzia neurtu zen, apurtzeko nolako indarra eragin behar zen zehaztuz. Probaren beste atalean, zapatila atxikitzeko axubeta-zuloetan igurtzika jardutearen ondorioz, lokarriak eteteko probabilitatea zehaztu zen. Hori kalkulatzeko, lokarriak etengabeko presio jakin bat eraginez (kilo bat) mugiarazi ziren; axubetak hausteko zenbat ziklo behar ziren zenbatu ziren azkenik.

Pisuak: lagin bat, arauz kanpo

Trapa markako Bombonísimo laginak ez du araua betetzen, adierazitako pisua baino gutxiago zeukatelako; gutxirako alde hori %7,8koa zen, legeak onartzen duen akats-muga %6koa izaki. Zahor lagina ere ez zen iritsi adierazitako eduki garbira, baina desbideraketa %0,75ekoa izan zenez, arauak onartutako tolerantziaren barnean zegoen. Emaitzei goazkiela, esan dezagun lokarrien tentsioaren kontrako erresistentzia on-ona zela egiaztatu zutela laborategikoek, Fila (onartzeko modukoa) eta Koops (erdipurdikoa baino ez) laginetan izan ezik. Beste aldetik, axubeta-zuloarekiko igurzketaren aurkako erresistentzia zuzena izan zen azterturiko lagin guztietako lokarrietan.

Zapatila baten plantila, erresistentzia apalekoa

Abrasioaren aurka plantilaren erresistentzia neurtzeko proban, plantilak 12.800 ziklo egin behar izan zituen azalera baten gainean, oinak eragiten duen barne-igurzketa simulatuz. Probak, barne-zola horrek erabiltzailearen oinaren igurtzia eta presioa nola erresistitzen duen erakutsiko digu, gutxi gorabehera. Emaitzarik kaskarrena Koops markako laginak agertu zuen, bera izan baitzen azterketa suspenditu zuen bakarra, zapatila haren plantila hautsi zen eta, 6.400 ziklo eginik. Gainontzeko markek 12.800 zikloen erronkari aurre egin eta ederki gainditu zuten.

Hezetasuna zurgatzea, hor dago koska

Parametro honek oinetakoen erosotasun eta higienearekin du zerikusia, zapatilak erabiltzailearen oineko izerdia zurgatzeko nolako ahalmena duen neurtzen baita proba honetan. Plantila bakoitzaren lagin bati erantsi zitzaion minutu bakoitzean 10 zentimetro kubiko ur, 80 newtoneko presioan, zeharo saturatu arte. Emaitzek, plantilaren azalera-unitate bakoitzeko zurgaturiko ur-kopurua agertzen dute (mg/cm2). Oinzolaren hezetasun-jaulkipenaren batez besteko estandarra, ariketan izaniko ordu bakoitzeko, 10 gramokoa da: 41 zenbakiko zapatilaren plantilak 170 zentimetro karratuko azalera duela kontuan izaki, plantilako zentimetro karratu bakoitzak orduko 60 miligramo ur zurgatu behar du nahitaez, eskaturiko 10 gramo horiek bil ditzan. Zurgatze-ahalmen handieneko zapatila, sekulako aldearekin gainera, Reebook Classic izan zen, 111 mililitro ur zurgatu baitzituen. Horren gaitasunak bi orduko ariketa kasik iraun dezakeenez, proban egokitu zitzaion kalifikazioa hoberena izan zen. Ondotik, baina tarte luze batera, Adidas datorkio (70 mililitro ur zurgatu baitzituen). Nike, Avia, eta Hayber 60 mililitroren inguruan geratu ziren, "ongi" puntuazioa eramanik. Slazenger laginak 49 mililitro ur baizik zurgatu ez zuenez, "erdipurdiko" kalifikazioan geratu zen eta, azkenik, Fila eta Koops laginek suspentsoa eraman zuten etxera, 31 eta 16 mililitro ur besterik zurgatu ez zutelako.

Flexioaren aurreko zolaren erresistentzia

Oinez ibiltze soilarekin baino kirol-ariketarekin lotura hertsiagoa zuen ezaugarri hori balioztatzeko, zapatila bakoitzari 100.000 flexio-ziklo noziarazi zitzaizkion: arian-arian, lehen arraildura zein unetan agertu zen eta, proba bukatutakoan, hausturarik ba ote zegoen eta zein tamainatakoa zen zehaztu zen laborategian. Oinez ibiltzeko ariketa simulatu zen, zola beti okertzen, flexionatzen delako: batzuetan gehiago (kirol berezi batzuetan, hala nola tenis edo saskibaloian), besteetan gutxiago (oinez lasai ibiltzean, adibidez). Reebok, Nike, Adidas, Fila eta Koops modeloek zola hausteke 100.000 zikloak ederki gainditu zituztenez, aise aprobatu zuten. J`Hyber 45.000 ziklo egindakoan urratu egin zen eta 100.000 zikloak amaitutakoan 25 milimetroko ebakia agertu zuen: horiek direla medio, "erdipurdi" bakarrik jaso zuen. Slazenger urratu egin zen 25.000 ziklo egitean eta proba amaitutakoan 35 milimetroko etena erakutsi zuen; beraz, suspentsoa azterketan. Avia zapatila 12.000 zikloak egitean urratu eta 75.000 betetzerakoan (proba amaitu aurretik, alegia) zeharo urraturik zegoen zola. Zolaren flexioaren aurkako erresistentzia-proba horretan eraman zuen kalifikazioa ezin izan zitekeen besterik, "oso txarra" baizik. Nolanahi ere, txango edo paseoak egiteko zapatila gisa balekoa da.

Zolaren iraupenak garrantzi handia zeinahi zapatilatan

Abrasio edo igurtziaren aurkako zolaren erresistentzia neurtzen duen proba, zapatila erabili ondoren horren zolak egoera onean gutxi gorabehera zenbat denbora iraungo duen adieraziko digu. Zolaren zilindro erako pieza bat hartu, 1 dekaNewtoneko pisuarekin kargatu eta 40 metroko azalera abrasibo batean zehar herrestan garraiatuko dute, zolak galdutako materialaren bolumena neurtu ahal izateko. Zenbat eta galera txikiagoa izan, orduan eta lurrarekiko igurzketagatiko higadura apalagoa edo, bestela esateko, igurtziaren aurkako erresistentzia handiagoa erakutsiko du. Azterketa honetako beste parametroetan ez bezala, proba hau kalitatedun oinetako orok gainditu behar du beti. Emaitzarik hoberena Fila eta Nike markek lortu zuten. Koops markako zapatilak bakarrik suspenditu zuen azterketa: zolatik 284 mm3 galdu zituen bitartean, gainerako guztiek (denek ere "ongi" kalifikazioa merezi izan zutelarik) 200 mm3 ez zituzten galdu; areago, bi hoberenek 100 mm3-ko higadura baino txikiagoa agertu zuten.

Zola eta zapatilaren gainerakoaren arteko lotura, hobe jositakoa bada

Zapatilaren zatien arteko lotura-indarra eta lotura-mota (itsatsia edo josia) ere zehaztu zen laborategian. Josiriko lotura zuten hiru laginek (Reebok, Nike, Adidas) emaitza on-ona erakutsi zuten. Gainerakoek eskainitako emaitzetan, berriz, gorabeherak hauteman ziren: Koops laginaren lotura ontzat balioztatu zen, J`Hayber laginaren punterako lotura erdipurdikoa da, Avia markakoak hutsegite larriagoa agertu zuen punterako loturan eta, azkenean, Slazenger zapatilak zolaren erdialdean lotura eskasa erakutsi zuen, baina gainerako zatietan ona.

Orpoan itzuliriko energia edo moteltzearen iraupena

Proba honetan orpoa 400 dekanewtoneko indarra eraginez zanpatu zen eta jatorrizko egoera edo itxurara itzultzeko denbora neurtu zen. Atzera itzuliriko zenbat eta energia handiagoa (portzentajetan adierazia), moteltzearen iraupena handiagoa da, gaia gutxiago desitxuratzen da eta. Parametro honek oinez ibiltzeko erosotasunarekin eta orpoan minik hartzeko posibilitateekin ere zuzeneko lotura du. Avia laginaren iraupena izan zen luzeena (%61). Atzetik Nike, Adidas eta J´Hayber etorri zitzaizkion arren, aurreneko hirurek agertu zuten, hain zuzen ere, moteltze ahulena. Horrenbestez, bi parametroak ere -moteltzea eta iraupena- kontuan izanik, emaitzarik hoberena J`Hayber laginak eskaini zuela ondorioztatu behar. Proba bikoitz honetan Koops markakoak "erdipurdiko" kalifikazioa baizik ez zuen lortu.

Malgutasun longitudinala: ibiltze erosoa

Proba honetan, zapatilaren ardatz longitudinalean 45º tolesteko behar den indarra neurtzen denez, ibiltzean edo korrika aritzean oinak egiten duen mugimenduaren simulazioa erdiesten da. Azterketa-proba honetan lorturiko emaitzen arabera, zapatila malguenak eta, horrenbestez, erosoenak, oraingoan azterturiko Nike eta Adidas marketako laginak dira. Ondotik datozkie Reebok eta Koops. Zurrunena Avia da, bere atzetik J`Hayber, Slazenger eta Fila doazela. Erosotasunarekin zerikusi zuzena duen beste proba bat, kolpeen eragina moteltzeko orpo aldeak agertzen duen ahalmen edo gaitasuna da.

Orpoan 65 kiloko indarra aplikatzearen ondorioz jasoriko erreakzio-indarra neurtu eta portzentajetan adierazten da. Orpo aldeko moteltzea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erreakzio-indar ahulagoa jasotzen da. Emaitzarik hoberena Slazenger (%30) laginak jaso zuen. Ondoren doaz J`Hyber (%28, hau da, kalifikazioz, "ongi"), Koops (%25) eta Fila (%23) biak ere onartzeko modukoak, Reebok bezala (nahiz honakoa %16an geratu zen). Nike laginak %9ko moteltze erdipurdikoa erakutsi zuen. Proban eskuratutako kalifikazioa dela medio, Adidas eta Avia gertatu ziren deserosoenak, aplikaturiko indarra inondik ere moteldu ordez, areagotu egin zutelako: lehenak %3an eta bigarrenak %4an. Beraz, suspentsoa jaso zuten biek azterketa honetan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto