Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Margarinak: Aspaldikoak baino osasuntsuago eta kaloria gutxiagokoak

Oraingoan aztertutako zortzi laginei "margarina" esango diegun arren, izen hori marka bakar batekoari (Holland) eman dakioke, indarrean dagoen legeriaren arabera: margarinatzat agertu ahal izateko, edukiaren %80tik %90era gantza izan behar du.

Laburbilduz

"Margarina" esango dugun (nahiz eta Holland markakoa bakarrik den margarina, halakotzat agertzeko eduki osoaren %80-%90 gantz eduki behar baitute) produktuaren zortzi lagin aztertu dira oraingoan..

  • Batez beste kiloko 428 pezeta kostatzen diren arren, batetik besterako aldea sekulakoa da: Artua 536 pezeta kostatzen da kiloko eta Marget laginaren prezioa 212 pezetan dabil.
  • Oso kalorikoak dira: Holland (gehiena) laginak, 717 kaloria aportatzen du ehun gramoko. Gutxieneko ekarpena egiten duena Ligeresa da (edukiaren %42 gantz duenez, 371 kaloria baizik ez du).
  • A eta E bitaminen (gantzetan disolbagarriak) iturri paregabea da. Berez daukaten bitaminez gainera, fabrikatzaileek erantsitakoak ere badauzkate lagin gehientsuenek.
  • Duela urte batzuetakoak baino osasungarriagoak dira gaurkoak, trans azidoak proportzio txikiagoan (heren bat) dauzkatelako. Trans izeneko horiek gantz intsaturatuak dira baina, lehengaitzat hartu den gantzaren oxigenazioaren ondorioz, gure organismoan saturatuak bailiran aritzen dira. Margarinak, beste aldetik, gantz gutxiago dauzkatenez (orain, %60, batez beste; lehenago, %80raino) kaloriak ere urriago dituzte.
  • Gurina baino osasuntsuagoa da, gantzen osakera nutrizionala egokiagoa delako eta kolesterolik ez duelako (gurinak, ehun gramoko, 250 miligramo kolekterol ditu).
  • Kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena Natacha laginak eskaintzen du: ikuspegi nutrizionaletik onenetakoa denez, gantz gutxien (%55) daukatenen artekoa da. Lagin honen gantzen osakera, gainera, azterketako denetan osasungarrienetako bat da. Dastaketan bigarren hoberena izan zen, eta merkeenetako bat: 342 pezeta kiloko. Holland eta Marget ere, merkeenak, aukera politak dira..

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto