Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

C motako hepatitisa: Sintomak beste gaitz batzuetakoekin nahasten dira eta oharkabean pasa daiteke gaitza

Gutxi hedatu diren hainbat gaitzek osasunarentzat duten arriskuarekin herritarrak larriturik dabiltzan garai hauetan, oharkabean pasa daitezke, neurri batean, benetako arriskua duten hainbat patologia erreal, C motako hepatitisa besteak beste; eta gerta liteke gaitz horien aurrean arreta maila jaitsi eta prebentzio neurriak gutxitzea.

  Gutxi hedatu diren hainbat gaitzek osasunarentzat duten arriskuarekin herritarrak larriturik dabiltzan garai hauetan, oharkabean pasa daitezke, neurri batean, benetako arriskua duten hainbat patologia erreal, C motako hepatitisa besteak beste; eta gerta liteke gaitz horien aurrean arreta maila jaitsi eta prebentzio neurriak gutxitzea.

Urtetan zehar sintomarik gabekoa izan daiteke eta lehen sintomak azaltzen direnean (nekea, goragalea eta sukarra besteak beste) beste patologia batzuekin nahasteko arriskua dago. Horrenbestez, baliteke pertsona askok C hepatitisa izan eta beste norbaiti kutsatzea, gaixorik daudela ez dakitelako.

Zer da C motako hepatitisa

C hepatitisa gibeleko gaixotasun bat da eta VHC izeneko birus batek eragiten du. Birusa 1989an aurkitu zen eta odol kutsatua ukituta transmititzen da. VHC birusak zuzenean gibelari egiten dio eraso eta kaltetu edo kasu batzuetan -oso gutxitan, zorionez- heriotza ere eragin dezake. Gaur egun oraindik ez dago birus horren aurkako txertorik. Gaitz arriskutsua da, pertsona bat infektaturik egon eta gaitza transmiti baitezake, gaixorik dagoela jakin gabe, C hepatitisa sintorik gabekoa izan daiteelako urte luzez.

Batzuetan sintomarik ez

Inkubazio-aldia 8 aste inguruko izaten da, baina 4-6 hilabetekoa ere izan daiteke. Gaitza identifikatzen duten proba serologikoek 5-6 aste behar dute positibo bihurtzeko. C hepatitisaren kasurik gehienak berandu diagnostikatzen dira, gaixoak gibeleko patologia aurreratua duenean, zirrosiarekin nahiz zirrosirik gabe. Sintomak ez dira oso zehatzak (nekea, jateko gogorik eza, goragalea, gorputzeko azkura, artikulazio eta giharretako mina, gernu ilunagoa eta gorozki argiagoak) eta sintoma horiek dituenak medikuarenera joateko bezain garrantzitsu ez direla uste izaten du. Horregatik, kasualitatez aurkitzen da C hepatitisa, enpresako mediku azterketak, aseguru-polizak edo beste gaitzen batek eskatutako odol-analisiak egitean edo odola ematean.

Gaitza dutenen %30 inguruk zirrosia garatzen du 20-30 urteren buruan. Eta, estatistiken arabera, zirrosia duten zazpi lagunetik batek gibeleko minbizia izango du 5-10 urteren buruan. Alkohola kontsumitzeak (egunean 50 gramo baino gehiago hartzeak) erraztu egiten du zirrosia agertzea. Ez dago argi zergatik mota honetako hepatitisa duten gaixo batzuek zirrosia garatzen duten eta beste batzuek ez, baina hiru faktore dira gaitzaren bilakaera okerragoa eragiten dutenak: gizonezkoa izatea, 45-50 urtetik aurrera infektatzea eta egunero alkohola hartzea.

Kutsatzeko bideak

C hepatitisaren birusa 1989an aurkitu zen eta ordura arte inor ohartu gabe pasa zitekeen. Datu hau garrantzitsu da, 1989a baino lehen odol-transfusioak behar izan zituzten zenbait pertsona infektaturik egon baitaiteke. Baina 1992an sentsibilitate eta espezifikotasun handiko analisi-probak sortu eta estandarizatu ziren eta horri esker erabat gutxitu dira transfusio osteko infekzioak.

Orratzen ziztadak eta lesio kirurgikoak arrisku faktore dira. C hepatitisaren eragina handia da erabili eta botatzeko xiringa eta orratzak erabiltzen ez dituzten herrialdeetan. Zainetik eta sudurretik drogak kontsumitzea da gaur egun infekziorako bide nagusia eta kasu guztien %30-40 inguru izango dela kalkulatzen da. Tatuajeak eta piercing egiten dutenek edo akupunturako saioak hartzen dituztenek ere arriskua dute materialak erabili eta botatzekoak ez badira edo esterilizaziorako neurri egokiak erabili ez badira. Baina ez dezagun ahaztu etxean kutsatzeko arriskua: orrazi, eskuila, bizarra mozteko aitzur eta manikurarako gailuen bidez kutsa liteke, familiako kide bat baino gehiagok erabiltzen badituzte. Emakume haurdunak haurrari transmititzea ez da ohikoa izaten C hepatitisean eta amaren esnearen bidez kutsatzen denik ere ez da egiaztatu.

Hemodialisia ere arrisku iturria da, baina gaur gutxiturik dago, odolaren eratorriekin hartzen diren segurtasun neurriei esker. Odolaren eratorrien hartzaile ziren hemofilikoen artean 1990 baino lehen C hepatitisa sarritan gertatzen zen arren, arrisku faktore horrek garrantzia galdu du. Sexu harremanen bidezko transmisioa gertatzen da kasuen %5 eta %10aren artean. Arriskua txikiagoa da B hepatitisean edo VIH (hiesaren birusean) baino, baina kontuan izan behar da arriskuko pertsonekin (prostituta, benabarnetik drogak hartzen dituzten drogazale eta pertsona promiskuoekin) sexu-harremanak izanez gero.

C hepatitiseko zenbait kasutan ez da identifikatzen transmisio mekanismoa eta gaixoak ez du arrisku faktore ezagunik, beraz, oraindik misterioa da gaixotasuna harrapatzeko modua.

Tratamendua

Gaixoari interferon ematea izaten da tratamendua, hala komeni denean; birusei orokorrean aurre egiteko odolean normalean izaten den substantzia da hori. Interferonek birusen aurkako propietateak eta propietate inmunoerregulatzaileak izaten dituzte, baina ez dago argi zein mekanismoren bidez egiten duen C birusaren aurka. Hainbat efektu sekundario eragiten du (latzena depresioa, botika luzaro hartuz gero ager daitekeena) eta zenbaitetan gorputzak ez du onartzen. Tratamendua luzea izaten da, 48 aste edo gehiagokoa.

Interferon bidezko monoterapiaren bidez gaitza gutxitzea lortzen da kasuen %40-50ean, baina beste botika batekin batera hartuz gero, ribavirinarekin (terapia konbinatuaren bidez), emaitza hobeak lortzen dira. Ribavirina botika teratogenoa da (fetuan malformazioak eragin ditzakeena) eta, beraz, haurrak izateko adinean dauden emakumeek haurdun ez daudela egiaztatu beharko dute tratamendua hasi aurretik eta haurdunaldia saihesteko bitarteko guztiak jarri tratamenduak irauten duen artean eta bukatu eta ondorengo sei hilabeteetan.

C motako hepatitisari aurre egiteko beste aukera terapeutiko batzuk ere aztertzen ari dira.

C hepatitis akutua

Gutxitan gertatzen da eta oharkabean pasatzen da, sintoma zehatzik ez duelako eta beste gaixotasun batzuen sintomekin nahas daitezkeelako. Odolean ikaragarri hazten da birusaren maila, gorputzaren sistema inmunitario erantzuten hasten den arte. Kasuen gehiengo handi batean gaixoak ez du ezer antzematen edo nekea, goragalea eta sabeleko mina eragiten dizkion gripea duela uste izaten du. Sintomak garrantzitsuagoak direnean gehienetan ikterizia hepatikoa izan ohi da, larruazala edo begietako zuria horitzea, baina aste batzuen buruan desagertu egiten da. Hala ere, kasuen %75ean baino gehiagotan VHC birusa gorputzean geratzen da eta hepatitis akutua kroniko bihurtzen da, itxuraz sintomarik egon ez arren ere. Horregatik, hepatitis akutua dagoenean tratamendua jarraitzea aholkatzen da, hepatitisa kroniko bihur ez dadin.

C hepatitis kronikoa

C motako hepatitisa kroniko bihurtzen da birusa sei hilabete baino gehiagoz organismoan geratzen denean. Hepatitis kroniko "iraunkorra" dela esaten da sintomak arinak direnean eta gibelean garrantzi gutxiko ondorioak izan dituenean. Arriskurik handiena birusa beste pertsona batzuei kutsatzea izaten da. Aitzitik, hepatitis kroniko "aktiboa" dagoenean birusak gibelari kalte egiten jarraitzen du. Kasu horretan gibeleko zirrosia sortzeko arriskua izaten da, hogei edo hogeita hamar urteren buruan. Zirrosiak aurrera egiten duenean gibelak ezin du egoki bete bere funtzioa eta gibeleko minbizirantz egitea izaten da hurrengo fasea (kasuen %30ean, batez beste 10 urteko zirrosiaren ondoren). Gibela zaindu egin behar da, minbizia lehenbailehen antzemateko eta kirurgia bidez erauzteko. Gainera, ez da alkoholik eta botika hepatotoxikorik hartu behar.

Infekzioari lotutako arrisku faktoreak ekidin egin behar dira. Baina C birusaz infektatuek bitarteko guztiak jarri behar dituzte gaitza zabal ez dadin.

  • Ez erabili inoren tresna pertsonalik: hortzetako eskuila, bizarra mozteko aitzur eta antzekorik.
  • Sexu bidez kutsatzeko arriskua txikia izan arren, neurriak hartu beharra dago.
  • Hartu A eta B hepatitisaren aurkako txertoa, birus horien aurrean emaitza serologiko negatiboak edukiz gero.
  • Ez edan edari alkoholdunik.
  • Ez eman odolik, organorik, ehunik eta hazirik.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto