Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

CONSUMER EROSKI, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk


Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Berogailuko kanpaiaren eta gasak kanporatzeko hodiaren arteko lotura akastunak bi pertsonen heriotza eragin zuen

Ama eta semea intoxikaturik hil ziren beren etxean, sukaldeko airea karbono monoxidoz bete zenean, berogailuko kanpaiaren eta gasak kanporatzeko hodiaren arteko lotura akastunaren ondorioz. Hildakoen aita eta senarra denak demanda jarri zuen Repsol Butano S.A.ren aurka, haren erantzukizun zibila eta kalte-ordaina eskatuz.

Lizarrako 1 zenbakidun Epaitegiak (Nafarroa), Lehen instantzian, zigortu egin zuen Repsol Butano zortzi milioi pezetako kalte-ordaina ematera emaztearen heriotzagatik, eta sei milioitakoa semearen heriotzagatik. Repsol Butanok errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenaren aurrean; izan ere, bere ustez butano banatzaileari ere jarri behar zitzaion demanda, hari baitzegokion, bi erakundeen arteko kontratu baten arabera, gasaren instalazioak aldian behin ikuskatzea. Baina Epaitegiak erabaki zuen erantzule posibleen artean elkartasunezko lotura bat zegoenez gero, ez zela beharrezkoa biei demanda jartzea. Epaitegi Gorenak 2000ko azaroaren 13an erabaki zuen frogatua geratu zela bi pertsonei heriotza ekarri zien istripu haren arrazoia berogailuko kanpaiaren eta gasak kanporatzeko hodiaren arteko lotura akastuna izan zela, horrek erraztu egin zuela karbono monoxidoa sukaldera irtetea eta instalazioen egoera onaren nahiz funtzionamenduaren zaintze eta kontrol lana Repsol Butanori zegokiola. Beraz, berretsi egin zuen Lehen Instantziako Epaitegiaren epaia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • Irisgarritasuna: W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du